inprimatu
Agur eta ohore zuri, Murde Broussain
Izenburua:
Agur eta ohore zuri, Murde Broussain
Sinadura:
Petti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petti

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
25.zk.
Orrialdea:
2

Agur eta ohore zuri, Murde Broussain

 

Petti

 

 1

 

 Agur eta ohore zuri, Murde Broussain;

 Etzen, ez, gisakorik auzapez zu bezain.

 Izendatu zintuzten hil zenaren ordain,

 Haren paper churiak utzirik zure gain.

 

 2

 

 Zenbeitek nahi ala ez, zintuzten berechi,

 Bistan zinuela kargua merechi.

 Zure zuzentasuna zutenean ikusi,

 Etzinituzten nahi mera gabe utzi.

 

 3

 

 Zure handatasuna daukazu behera,

 Hori egiten duzu obra bat ederra.

 Irriz errezebituz den pobrena bera,

 Zu zira egiazko Eskualdun jaun mera.

 

 4

 

 Urgulurik ez duzu, Jaun ona, batere.

 Zure ideia onez oro kontent gare.

 Behartzen bazirade aise gero ere

 Gure egin ahala izanen da zure.

 

 5

 

 Sekulan bezen azkar hor dago Hazparne,

 Auzo herriak ere sartzen ditut barne.

 Gure huts ttipietan behartzen bagine;

 Zu ganat jinen gira; jar zaizkigu berme.

 

 6

 

 Gizon bihotz eri bat ororen gidari:

 Anhitz eder zauku bai berri guziari.

 Hor dire guzientzat, hor, obrak ageri.

 Etzaudela geldirik, ezagun da hori.

 

 7

 

 Orai bezala, jauna, lanean emazu.

 Gure berri maitea chutik atchik-azu.

 Gero behar ordutik et  lortzen bazautzu.

 Populuaren baia segura dukezu.

 

 8

 

 Huna zortzi bertsuņo, mementoko aski,

 Gauzak diren bezala emanez garbiki.

 Othoitz eginen dugu guziek goraki,

 Jinkoak atchik zitzan bizirik buzaki.

 


inprimatu