inprimatu
Soldadoak hamazazpi egunetan
Izenburua:
Soldadoak hamazazpi egunetan
Sinadura:
Petteni Maule
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petteni Maule

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1263.zk.
Orrialdea:
4

Soldadoak hamazazpi egunetan

 

Petteni Maule

 

 1

 

 Himeretzu ehun, eta hamekan,

 Aphirilaren hogei eta lauian

 Presentatu girade, Bayona hirian,

 Legiaren ordrez, beharbeikunian.

 

 2

 

 Hogeitabost ehun gizon erreserbuko,

 Oro hamazazpi egunentako;

 Jinginen Frantziaren zerbutchatzeko,

 Beharra izan balitz gerlan hasteko.

 

 3

 

 Bayonan bezti eta bi gerren gaian,

 Alagerarik ginen phartitu treņian;

 Argitzian eraitsi Tarbako hirian

 Hantik houņez sarthu Ger-ko ordokian.

 

 4

 

 Hara heltu ondouan goure gogoua,

 Noun eginen gunian gaieko loua;

 Oihal atherbe batzu, largo largoua,

 Ohetzat bagunian leņik lastoua.

 

 5

 

 Jalekoa erran gabe nasai zopata;

 Hartarik landa gero bethi ber plata

 Soldado gaichouaren usian patata,

 Gozo zen egiazki gihauk egin rata.

 

 6

 

 Goure porta monedek balekie elhestan,

 Hek erran liozie egia bertan,

 Zoumat aldiz izan diren goure eskietan;

 Hortz hounekin ginaunden usu kantinetan.

 

 7

 

 Goure kantiniera othoi pharkatu

 Egiaz nahi nuzu heben mintzatu:

 Erreserbistak ountsa tuzu tratatu,

 Houra ardouari usian sartu.

 

 8

 

 Egun oroz ihizen gu ginen ari;

 Tiro franko eman, ez egin zauri,

 Thiratzen gunian alta chuchen algarri;

 Sahetsetik so zenak aisa egindu erri.

 

 9

 

 Goure aitzindari, jaun kapitaņa,

 Egun phenous hetako goure artzaņa,

 Etzaio goan bezala akhitu erraņa:

 Kito zen igan ola zamarian gaņa.

 

 10

 

 Hara bethi eta lehen igantian;

 Debozionez izan ginen gu Lourdan;

 Konfidantcha harturik Amabirjinan;

 Egun hen igaraiten harek lagungintzan.

 

 11

 

 Ikhoustiari jiten gai ulhundura,

 Orok bagunian haren beldurra;

 Hullan gunin ikhousten erorten elhurra;

 Eni tinkatzen zeitan bethi zuntzurra.

 

 12

 

 Zopatik landa laster lotzen bestari,

 Ountsa douan bezala Uskaldunari;

 Kilo zoumait gunian khantatzen algarri;

 Eta ez gunian, egiten ukho dantzari.

 

 13

 

 Han errekountratu dut Bankar Erramouspe;

 Koblakan beita houra parerik gabe;

 Hari beha laket izan girade,

 Hareki dut ikhasi aphurbat nik ere.

 

 14

 

 Dolu egin dugu goure laguner;

 Lekhu hartan eri baratu direner

 Gu parthitu gira irons eta fier

 Bethikoz erranik: adio ĢCamp de Ger!ģ

 


inprimatu