inprimatu
Mauleko Jaun Su-Prefetari koplak
Izenburua:
Mauleko Jaun Su-Prefetari koplak
Sinadura:
Pette
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pette

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1901
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
749.zk.
Orrialdea:
3

Mauleko Jaun Su-Prefetari koplak

 

Pette

 

 1

 

 Zombayt bersu berririk goure Jaun Souprefetari,

 Ziberoko koblakari elibatzuk goraintzi.

 Aspaldiko demboretan beytitu irabazi.

 

 2

 

 Goure Jaoun handi hori huruntik zeyku ethorri.

 Tolosako hirian ditu azkaziak charpakari

 Dakianak eran deyku, ez daite ukha egia hori.

 

 3

 

 Jaonna heltu zirade, Zibero zokho hontara,

 Beste lekhurik ezin izanez goure chikanatzera;

 Urguluz eta banitatez goure mehatchatzera.

 

 4

 

 Zoure photere handiak gu ez gutu izitzen;

 Zoure lau-begiek eztute orano aski ikhousten;

 Goure etchian ezkututzu zuk orano komendatzen.

 

 5

 

 Ohore eta errespetu gouri deykuzu galtatzen;

 Bena hoyek goure ganik ezin tutzu ukheyten;

 Zeren eta ezpeytutzu batere merechitzen.

 

 6

 

 Zoure kargu handiaz urguliak harturik;

 Baratzian tuzulakotz arrosatze ederrik,

 Othoy erakouts ezaguzu bat ilhorri gaberik.

 

 7

 

 Nahi izan zira buhurtu, Maouleko jaoun merari,

 Afroutiak egin nahiz, hanko kontseiliari,

 Bena hoyek zoure nausi beren adiskideki.

 

 8

 

 Nahizan tutzu idoki, meriako salatik

 Pariseko kontseiliaz beytitutzu ataki;

 Halere hoyek zoure nausi Pariseko jaouneki.

 

 9

 

 Mauletik phartitzeko egin umen duzu galtho

 Heben adiskide guti eta etsaya frango

 Bethi nola bizitzia ezpeituzu komodo.

 

 10

 

 Jaounen jaounak dirade zoure gomendazale

 Hoyen mouda hola dela jakin berri zinuke

 Heben egonen zirade jaoun hek plazer badute.

 


inprimatu