inprimatu
Ciberoko Eskual-Herria
Izenburua:
Ciberoko Eskual-Herria
Sinadura:
Pette
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pette

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1897
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
526.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ciberoko Eskual-Herria.

 

Pette.

 

 1

 

 Chorrotcharen airian, bi bersu dut hountzen,

 Zeren beharunia beitugu ikhusten:

 Pariseko khamberaz, gira mintzaturen,

 Hango itchouskeriac, oro khountaturen.

 

 2

 

 Kazeta hoyec zeizku, oray hanich mintzo

 Pariseko khamberan, badela berigo

 Deputate goric, zenatur, minichtro,

 Borda hutsetan eztieala deusiric ebatsiko.

 

 3

 

 Deputate gorri, zenatur minichtro

 Gizon gisakouac, beren estatuko

 Frantziaren gidari, konfidantchasko

 Lehen lehenac dira tripotatzeko.

 

 4

 

 Panama hortan ziren hanich konfidatu

 Beren sosac zuzten, denac han plazatu;

 Hontarsun hoyec oro non dira passatu,

 Jaoun gorri hoyec tuzte oro harapatu.

 

 5

 

 Beren handitarzunaz ziren photetsu,

 Besteren hountarzunaz beitziren jabetu;

 Beren kontzentziac dutie kolpatu,

 Eta beren buruc desohoratu.

 

 6

 

 Gorri hoyec dute handi desohore,

 Beren phartia beita boukhata egile;

 Hayec eztielakoz errelijione,

 Hayen kaousas baduke Frantziac ahalke.

 

 7

 

 Chouri hoyec dira ontsa jokhatu,

 Hetaric bat ezpeita saltsa hortan sartu:

 Besteren hountarzunaz estira jabetu

 Errelijionia hayetan beitugu.

 

 8

 

 Chourien feitac dira, izena uduri

 Bortu goran elhurra, chouri bezain garbi;

 Kontzentziac chahu, alageraric,

 Khambera hartan dira buriac goraric.

 

 9

 

 Oroc laida ditzagun Eskual-herritic

 Zeren diren ebilten bethi chuchenetic;

 Ohora ditzagun guc ere hebentic

 Jaraiki girelaric hayen ber bidetic.

 

 


inprimatu