inprimatu
Urzokarier
Izenburua:
Urzokarier
Sinadura:
Pettara, Anaut
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pettara, Anaut

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
38.zk.
Orrialdea:
3

Urzokarier

 

Pettara, Añaut

 

 1

 

 Ihizlari maitiak, egun bihotzetik,

 Igoraiten deitziet bersetak berririk,

 Irakour ditzatzien aferak utzirik,

 Urzokan aritzeko, «kabanan» sarthurik.

 

 2

 

 Alhorretan arthoua ari da zohitzen,

 Bai eta oihanetan ostoua hollitzen,

 Gaiak luzatzen dira egunak llaburtzen

 Setemere jouanik, Urieta heltzen.

 

 3

 

 Arousatziak udan eder du lilia

 Hounek urina ezti, gorri koloria;

 Arboletan bagoua dago erregia,

 Urzouetan errege «kolier chouria».

 

 4

 

 Ekhiaren leñhuia, Ahuñen agertzen,

 Ollara bazterretan hasi da khantatzen,

 Oihanetan choriak hari ihardesten,

 Seûiek beren botzak naban herrekatzen.

 

 5

 

 «Jeiki ihtzlaria, urzoka jouaiteko,

 «Har ezak chahakoua ardur'edateko,

 «Chinkhor eta arrautze haren laguntzeko

 «Hik ez duk demborarik goiz huntan galtzeko.»

 

 6

 

 Kabanak hantchek dira hegi hegietan,

 Sariak hedaturik lepho hersietan,

 Urzouak jinen dira tropa handietan,

 Prestik izan ziteie argi ozkorrian.

 

 7

 

 Ipharreko aldetik zelia argi da

 Hegouarik batere, bortian lanhoua;

 Appeuak plantaturik, tente egon beha,

 Gero entzunen dugu «kabanetan» gerla.

 

 8

 

 «Cho! hantchek hora dira urzouak zalherik

 «Landesetak'oihanak goizian utzirik

 «Appeu!! Hullantzen dira hegalak emanik,

 «Bazideia! bat! biga!... Zounbat dira hilik?

 

 9

 

 Garindeñen, Biñabe, Zuztarin Jantzena,

 Behokaiâ Sohutan, Gotañen Idaula,

 Hetan ebaiten dira urzouak ehunka,

 Tiroua tiron gañen: zer gerla gozoua!

 

 10

 

 Ene adiskidiak, begiak argirik,

 Zuztari buruz dira jouan goiz goizetik,

 Chuhu appeutegian, bestiak jarririk,

 Aldizka ari dira oro chahakotik!!

 

 12

 

 Urzo kolier duna jin hadi goustian,

 Ezkura hunturik duk Orhi-ko aldian,

 Simon ikhusten baduk Zuztari hegian

 Gorantzi eran izok Orhi-rat jouaitian.

 


inprimatu