inprimatu
Gerla?
Izenburua:
Gerla?
Sinadura:
Petrito
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petrito

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1936
Argitalpenaren urtea:
49
Alea:
1874.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gerla ??.

 

Petrito.

 

 Gerlatik urrun gaitzazu

 Jesus, bakea emazu (bis).

 

 Suntsitu ziren joanden gerlan

 Aneia onak aiten ondoan,

 Frantziarentzat erori

 Odola frango ichuri (bis).

 

 Utzi zituzten beren herriak,

 Utzi bethikotz beren etchiak,

 Azken behako bat eman

 Nigar chorta bat begian (bis).

 

 Haur ttipittoak, finki lothuak,

 Nigarrez hari ziren gaichoak:

 "Norat zoari errazu

 Nahi zaitut nik segitu" (bis).

 

 Amatchik luzaz behatu hari

 Amak trichteki erran haurrari:

 "Aitari potta emazu

 Adio erran zakozu!" (bis).

 

 Eskual-Herritik multzo handian

 Gizonak joan ziren orduan.

 Gerlan erdiak erori

 Gibelerat ez ethorri (bis),

 

 Nik aldiz egun aita bezala

 Behar othe dut ikusi gerla

 Segitu haren bidea

 Bethikotz utzi etchea (biz).

 

 Holako gauza izigarririk

 Libra gaitzatzu, Jesus, zerutik

 Bakharrik duzu manatzen

 Nahi duzuna egiten (bis).

 

 


inprimatu