ŋZertarako zabiltza aitzakiyen billa?
Xenpelar
1
Dama orrek pausuak gustaturik dauzki
eztuela dantzatutzen zortzikuan gaizki,
egin dualarikan egiņalik aski
aspertuko lituzke orrelako zazpi.
2
Begiratu ederra du, zankua galanta,
orren gorputza eztu ezer'e falta,
begira neskatxa orrek dantzarako planta
airoso altxatzen du ezkerreko anka.
3
Nondinai somatzen du soņua asita
zergatikan daguen ondo ikasita,
pozik egingo niyoke gabero bixita
ezpaleuka gelako atia txita.
4
-Pozik utziko nuke atia irikiya
etxian ezpagenduke txakur zalatiya
bakarrik itzitenaiz banuke tokiya,
enaiz bada mutillen oso beldurtiya.
5
-Ori besterik ezpada zuk dezun beldurra,
dama gaztia etzait batere ardura,
artzen baldin badet nik eskuan egurra
laister ixildukoet nik zuen txakurra.
6
-Txakurra illagatik kuidadoz, galaya,
bestela askiko nago zuk eta nik naya,
beti etxian daukat ama eta anaya,
lua egiten dute bizidu ernaya.
7
-Ama ta anaya erretiratzian
aixa gordeziņezke atian atzian,
iņoren beldurrik ez det ni zure etxian,
etorriko nazaizu biyar arratsian.
8
-Eskopeta kargatuta atiaren atzian
anaya an egoten da ni oyera artian,
etortzen batzera zeretzat kaltian,
egon biarko degu besteren batian.
9
-Kontuz erukizazu ati'orren giltza,
istari asko zure ondoren dabiltza,
uste emanagatik ezkontzeko itza
oraingo mutillakin kuidaduz zabiltza.
10
-Oraindikan ez daukat ezkongai sobrerik
ez aberetsik eta ain gutxi pobrerik,
biyotzian zarauzkat ondotxo gorderik,
zurekin ezkonduko naiz ezpadet oberik.
11
-Neoni orango nitzake emendik Madrilla
zu bezelako dama perpillaren billa,
igual salduko nuke soņeko armilla
erostiatik zure pantorrilla.
12
-Abiratzen batzera emendik Madrilla
pasa biarko dezu Burgos ta Abilla,
itza ederrak eta amoriyo illa,
ŋzertarako zabiltza atzakiyen billa?