Txolarte aldian agindua beteaz
Senpelar
Neskatxa birek agindu auxe
egin ziraten lenguan,
ARGIA ontan idatzi gabe
ia ze eiten naguan
Esan ziraten agindu auxe
artu zaiguzu goguan
negu onetan nola geraden
ezkondutzeko asmuan
berri orixe ipiņi zazu
sekula ipintzekuan.
Auxe esanaz eldu ziraden
neskatxa aiek nigana
alabiarrez billatu degu
biok gizongai on bana
batek baserri polit batian
maiarazkatza daukana
bestiak berriz emen jaietan
pandero jotzen duana
aiek artzian asrrain lau jai
ta bitan barrikan lana.
Orrabete nik agindu ori
agindutzaile maitiak
ze esan danak gastatu ditzit
papel ixikian betian
asko askorik ez nau poztutzen
emen eskatzen astiak
baiņo alare izango aldira
neretzat ere eztaiak.