Mutill zarren bizitza
Xenpelar
1
Dozena bat bertso berri
gaztien konsolagarri,
nere mingaņa sano dan arte
nai nituzke jarri;
begiratuaz elkarri,
andrerik eziņ ekarri,
mutill zarren despeira zer dan
esango det zarri.
2
Egon zaitezte aditzen
zartuta nola gabiltzen,
gazte denboran ezkondu gabe
errex da gelditzen;
ajiak zaizkit berritzen
eta indarrak urritzen,
orain jarri naiz soldata gabe
anaya serbitzen.
3
Anayak nauka mendian,
koņatak aldamenian,
gazte denboraz akordatzen naiz
sasoya juanian;
ez det gularik janian,
gau ta egun beti lanan,
ondo egin da esker gaixtua
gero azkenian.
4
Iņork nai badu ikusi
nere librua ikasi.
nekia franko ezker gaixtuak
ta alimentu gutxi;
anayak daukat nagusi,
indarrak juanak igasi,
ontaz aurrera oyen mendian
biarko det bizi.
5
Ezurrak zaizkit gogortu,
belarriyak oso gertu,
modu onetan mutill zarraren
inbiriya nork ditu?
andrerik ez nuen artu
orain anparo biartu,
praile naitare ezin nitek
komentuan sartu.
6
Koņatak nauka arrotza
ura emendik urruntza
lanan eginda ezker gaistua
ta alimentu otza;
soldata gabe morrontza,
begiratua zorrotza,
animosua ez dago mutill
zarraren biyotza.
7
Lenago erromeriyan
dama gaztien erdiyan,
jira ta buelta ibiltze nitzan
fanfarroikeriyan;
orain tristura begiyan,
nago estado urriyan
pipa bat artu ortzian eta
subaren guardiyan.
8
Oraiņ galdu naiz ederki
merezi baņa obeki,
neskatxak ere ezdirate nai
aterik iriki;
badute milla aitzaki,
gaztiaguak izaki
istimaziyo txarra nola dan
mutill zarrak daki.
9
Mutilla bere zarrian
neskatxakin indarrian,
egun guztiyan oyen pardelak
nere bizkarrian;
gero illunabarrian
istimaziyo txarrian
ibiltzen naute soņeko galtzak
kendu biarrian.
10
Mutill zarraren pobreza
iņork ikusi nai eza,
eskarmentuba dubenik bada
konsidera beza;
auxenda nere bajeza,
nork izango eztu pereza
illobarentzat utzi biarra
bere interesa?
11
Nik daukadan ganantziya
badago zeņi utziya,
bi alkandora, galtza pare bat,
anayak autsiya;
au da esperientziya,
munduko diferenziya,
mutil zarrari tokatzen zayo
olako jantziya.
12
Orra illoba gaztiak
mutill zarraren trastiak,
irabazirik ez du izango
oyekin sastriak;
zimurtu zaizkit estiak,
begiyak dauzkat tristiak,
eskarmentua izan zazute
nerekin bestiak.