Iya guriak egin du
Xenpelar
1
Iya guriak egindu
badegu zeñek agindu,
ez oraindik humildu,
alkarrengana bildu,
gerra, nai duben guziya...
¡berari kendu biziya!
2
Okasiyua prestatzen
lotan daudenak esnatzen
etzait neri gustatzen
maliziyan jostatzen
iñorekin ibilltzia
ark merezi du illtzia.
3
Gerraren billa gau t'egun
etsayak arturik lagun
arrazoi ote degun
edo zer datorkigun
asitzerako pensatu
fusillak nola dantzatu.
4
Ez naiz ni gerraren zale
baizik pakearen alde
zeñek nai duen galde
berari tira alde
bala bat sartu buruan
aspertuko da orduan.
5
Umildadean alkarri
errespetua ekarri,
lege eder bat jarri
bizi gaitezen garbi,
ori deseo nuke nik
ixuri gabe odolik.
6
Gaitzak gerade umiltzen
eta pakean unitzen
ez da errez ibiltzen
anayak alkar illtzen,
zer dan entenditu gabe
ortan galduko gerade.
7
Gu gera iru probintzi
lengo legerik ez utzi,
oyeri firme eutzi
naiz anka bana autzi,
jayoko dira berriyak
gu gera Euskal-erriyak.
8
Alabes eta bizkaino,
gu gera gipuzkoano
aitak ill ziran baño
semeak oraindaño
legea degu guardatu
letra zarrik ez ukatu.
|