inprimatu
Gure lurraren maindire horrek
Izenburua:
Gure lurraren maindire horrek
Sinadura:
Amuriza, Xabier
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Amuriza, Xabier

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
125

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure lurraren maindire horrek

 

Amuriza

 

 Xabier Amurizaren gaia: Kaletarra da, baņa orain baserritar bihurtua dugu: elurte hau nola ikusten da goi aldetik:

 

 Gure lurraren maindire horrek

 nor ez lezake txunditu,

 batzuek pozik jartzen ditu-ta

 beste batzuk hilten ditu.

 Aurten ere elurrak

 zelai eta gailurrak

 zituenean zuritu,

 ongi etorri esaten nion

 baina ez bertan gelditu.

 

 Elurra oso polita dala

 ez duk mutillak gezurra,

 baiņa luzatzen hasi ezkero

 ez da batere samurra.

 Oizko mendian gora

 milaren bat metrora

 ez dago gaizki elurra,

 baina badaukat ia gogoa

 berriz ikusteko lurra.

 


inprimatu