Betroyari jarriyak
Xenpelar
(Jarraipena)
Begi bat itxua du
Adar biyak motzak
Krisallua dirudi
Arren kokotzak
lkaratutzen gaitu
Eztularen otsak
Elizatik burlaka
Ari zaizka ontzak
Sano dauzka ortzak
Agiņak zorrotzak
Tristura biyotzak
Dantzan dabil otzak
Eztiyo onik egin
Leku arrotzak.
Borrokan dabillela
Joan zaizka adarrak
Ezin sujetaturik
Bere indarrak
Talentu onak dauzka
Nere betroi zarrak
Lurrera botatzen du
Euli baten kargak
Ganadu elbarrak
Junturak igarrak
Jendiaren parrak
Ez dirade txarrak
Burruntziya dirudi
Aren bizkarrak.
Betroi onek ez dauka
Auko loalia
Egunero nai ezik
Gari alia
Ala ere ezin jaso
Lepoko ojalia
Burua makurtuta
Zenbaiten galdia
Orren saldalia
Ezta debaldia
Gauz onen zalia
Bizkotxo jalia
Malizi asko duen
Arrantzalia.
Burua jarri zayo
Lurrera begira
Belarriya zintzilik
Ai zer segira
Albaitero guztiyak
Ikaratzen dira
Zeņek sendatuko du
Orlako erida
Bajatzen ari da
Irutatik bira
Au nere perdira
Nork nai du erdira
Baņa eztet emango
Euskalerrira.
Urtlak gallenduta
Egiak azaldu
Daukanak obe zuen
Artu ez balu
Etxetikan kanpora
Ezin det bialdu
Joka aste naiz baņa
Laister urrikaldu
Aragiya galdu
Larrua ona du
Ezurrak onradu
Prantsesak nai badu
Laban kirtenerako
Obe det saldu.
Orra amabi bertso
"Xenpelar"-ek para
Jendiak jakin dezan
Nere euskera
Ustez alabatu det
Betroyaren kara
Ukulluan eztulka
Pasatzen du gaba
Sano du ijara
Guztiya tripara
Juango zayo ikara
Orlakua zera
Desterratu nazazu
Gezurra bada.
|