inprimatu
Donado edo mutil zaharra
Izenburua:
Donado edo mutil zaharra
Sinadura:
Perotch-Premu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Perotch-Premu

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1902
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
760.zk.
Orrialdea:
4

Donado edo mutil zaharra

 

Perotch-Premu

 

 Oi! mundu gaicho huntan, zombat den mutzurdin!

 Eta denak sobera eta denak higuin:

 Izan dadien Piarrech edo den Cattalin,

 Nola maite dituzten, behardute jakin.

 

 Emaztekia bada, zer mihi luzia!

 Biziki debota da, bainan itsusia.

 Gogoz daki herriko kankana guzia,

 Haurrek erraten diote: Mari-Nahasia!!!

 

 Bainan barkha dezagun neska zaharrari,

 Zeren mutzurdin bada, ez du bere nahi.

 Ezkontzaz izan balitz bakharrikan nausi,

 Lephoa joka nezake, inentzen aspaldi.

 

 Zafra dezagun diona : Gaude mutil zahar.

 Jaunak, harren gainean etsemplurik ez har.

 Aberats balin bada, dena da paper tzar.

 Eta beharra bada, segur dena piltzar.

 

 Bizioz bethetzen da gizon putzurdina,

 Tabakoz usaindurik sudurra zikhina.

 Sosa du bere jainko, elkor tzar egina,

 Edo dena tripan du bere atsegina.

 

 Eta zoin gaichtoa den gaicho emaztentzat,

 Guretzat oro haizu, deusik ez heyentzat,

 Guri josteta dena heyen huts handi bat,

 Jaunak! balio duya guk hevek bezembat?

 

 Nechka arina bada, nork egin du hola?

 Etchian balin badu sos eta farbala,

 Donado, zer diozu? Non du hark ahala,

 Ichil-ichila diote, zuk badakizula.

 

 Hazori zaharra da donado zaharra.

 Itchuraz saindu bainan golkhoa du tzarra.

 Nechka! ihes hartarik zirenian bakharra,

 Guardia, bai guardia saretan amarra!

 

 Maiz donado zaharra ase eta alfer.

 Nechkatchen huts ttipian aiphatzen du plazer.

 Eta izan dain bera, maingu, kobkor, okher.

 Segur bere buruya kausitzen du eder.

 

 Non-nahi ezagun da gizon putzurdina.

 Bethi soinian zerbeit huts edo zikhina.

 Athora fola makhur, hautsia potoina,

 Ez, zen amorian naski neskato sorgina.

 

 Maiz donado zaharrak bizitze idorra,

 Maiz berriz etchian dago triste eta mokorra.

 Ozpina bezala eta sehia minkorra,

 Bi putzurdin batian, zer gauza gogorra!

 

 Eta ongi badira, ez da fama onik.

 Mihi tcharrek ez dute achola handirik,

 Jende prestu guziak urrun heyetarik.

 Ez, ez, hobe da hobe, jaunak ezkondurik!!!

 

 Orai neskatchak zueri, huna bi hitz bakhar,

 Ene errana hatik, othoi ez gaizki har,

 Damutzen bazinezte einezake nigar,

 Zeren ez baitut nahi egon muthil zahar.

 

 Nechka, nahi bazira segurki ezkondu,

 Balios izaitea bethi kondu eizu.

 Eder izana gatik, zertako zitut zu?

 Ez bazia emaiteko galtzetan bi phondu.

 

 Aberatsentzat bego toileta handia,

 Izan zaite modesta, bainan bai garbia.

 Mila aldiz hobe zaut pentzeko loria.

 Edo zoin floka baino gorri edo churia.

 

 Krinolina bezembat izan-zu bertute,

 Kampotik bezen eder barnez izan zaite.

 Mutil zahar guziek orduyan, nik uste,

 Andre bana lasterka hautatuko dute.

 

 Hala nahi duena, dagola putzurdin!

 Hatik, dezala ongi pentsamendu egin.

 Zahartu-karkaildurik eta iliak urde,

 Laster adituko du: Fu zikhin, fu zikhin!

 

 Kopla oraiko huntan emaiten dut: Fini.

 Bertsu tchar hauyen, jaunak, barkhamendu eni.

 Ez dakit erran dutan sobra edo aski.

 Ez baziezte kontent, egizue hobeki!

 


inprimatu