Hainbat urtetan probatua dut
Eguzkitze, X.
Hainbat urtetan probatua dut
itsasoaren morrontza
sarri gozatuz, sarri sufrituz
bere bero eta hotza;
haina gaztea nuen gorputza
ohean erdi hilotza...
Behintzat eskerrak entzun nezaken
hainbat olaturen hotsa!
hala ez halitz nik honez gero
geldirik nuke bihotza (bis).
Oso gazterik eman nuen nik
itsasorako pausoa,
aitortzen dut ez dudala izan
bizimodu erosoa.
Zuri begira naiz, zorionez,
neure alabak jasoa;
nahiz nik hainbeste sufritu,
mila esker zuri, itsasoa;
ni ezer ez naiz, zu izan zera
nere bizitza osoa (bis),