Hainbat urtetan probatua dut itsasoaren morrontza
Perez Eguskitza, Xabier (Euzkitze)
1
Hainbat urtetan probatua dut itsasoaren morrontza
Sarri gozatuz, sarri sufrituz, bere bero eta hotza
Bainan lehen gazte nuen gorputza ohean erdi hil-hotza
Beintzat eskerrak entzun nezaken hainbat olaturen hotsa.
2
Hainbat barkutan ezin izan dut hara ta honako jira
Denak batuta emango nion mundu osoari bira
Nere alaba nere ondoan erdi negarrez ari da
Neska, mesedez, hainbeste malko hemen ez zazula tira
Altxa nazazu hea hiltzen naizen itsasoari begira.
3
Oso gazterik eman nuen nik itsasorako pausoa
Aitortzen dut ez dudala izan bizimodu erosoa
Zuri begira naiz zorionez nere alabak jasoa
Naiz nik hainbeste sofritu milla esker zuri itsasoa
Ni ezer ez naiz, zu izan zera nere bizitza osoa.