[Bertsotan]
Euskitze - Sarasua
Euskitze
Neskatxa baten atzetik gabiltz
Jon eta ni bero-bero,
ni patxaratsu saiatu arren
Sarasua dabil ero,
zuk zoriontsu izaterikan
ez ezazula espero
gauza guztiak ez dira lortzen
dirua izan ezkero
Sarasua
Aspalditikan hasia naiz ni
gizon aberatsa gurtzen,
azkenerako indar den hori
sekula ez bait da urtzen,
berroiei urtez hasi zintezke
zure zirriez agurtzen,
dirua berriz denborarekin
sekula ez da zimurtzen
Euskitze
Neskatxa baten atzetik gabiltz
biok uda eta negu,
gure ondora etorri dadin
eginaz mila erregu,
neskatxa hori da gure herrian
polit guztien eredu,
edertasuna izanez gero
dirua lortuko degu.
Sarasua
Argiagoa izan zintezke
ni bezelako bazina,
emazte hori zahartzerako
kenduko zaio bai grina,
eta zuk segi gura badezu
gorputzeko atsegina,
diruarekin gerogo ere
bada zeinekin egina
Euskitze
Nere neskatxa polita da ta
hartuko luke pozarren,
baina ez du maite haren dirua
bakarrik izate arren,
eskatzen diot nere ondora
hurbildu dadila arren,
edertasunik ez du izango
zirujia egin arren.
Sarasua
Dirurik gabe gure bizitza
gertatzen da oso latza,
ta zuk dirua edo andrea
hor dadukazu zalantza,
zuk gerorako euki ezazu
andrearen esperantza,
nik askoz nahio berrogei urtez
hogei urteko neskatxa.