inprimatu
Santa Kruz, Iparragirre eta Zumalakarregiri
Izenburua:
Santa Kruz, Iparragirre eta Zumalakarregiri
Sinadura:
Peņa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Peņa

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
303.zk.
Orrialdea:
8

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Santa Kruz, Iparragirre eta Zumalakarregiri

 

Peņa

 

 Euskal-errian argiak dira

 borondatez eta buruz,

 karlistarekin alkartu ziran

 Fueroak artzeko asmoz,

 gerretan jardun goiz eta gauaz

 etsai guztiak apurtuz

 gizon aundi bat buru zutela

 bere izena Santa Kruz.

 

 Gizon aundia gendun Santa Kruz

 gerrilletako gauzetan

 makiņa baten utzi zituan

 bere etsaiak autsetan

 baņan azkenik Euskal-erritik

 aldegin zuan penetan

 euskal-jator bat bezela il zan

 Kolonbi'ko Mixiotan.

 

 ***

 

 Abeslari bat oso jatorra

 Urretxu'ako semea

 gazte-gaztetik karlistarekin

 probatu zuen nekea

 baņan biotza aundia zuan

 euskal-indarrez betea

 Iparragirre jauna guk degu

 abeslarien atea.

 

 Bertso bat jarri nai diot

 biotz-biotzetik

 Zumalakarregi'ri

 eskeņita emendik

 gizon pamatua zan

 antzin-antziņatik

 Karlistak beren buru

 artu zutenetik

 


inprimatu