inprimatu
Mitxarkoneko Joxe Antonio Segurolari
Izenburua:
Mitxarkoneko Joxe Antonio Segurolari
Sinadura:
Pello, Paulo-Eneko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pello, Paulo-Eneko

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1224.zk.
Orrialdea:
64

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mitxarkoneko Joxe Antonio Segurolari

 

Pello, Paulo-Eneko

 

 1

 

 Hil-kanpaiak Agiñan

 negarra dario

 «gizon on bat joan zaigu»

 tristerikan dio.

 Mendizorrotzek goitik

 erantzuten dio,

 despeditu nahi dute

 Joxe Antonio.

 Lagunen izenean

 nik ere adio.

 

 2

 

 Begi aurrean daukat

 erribera aldean,

 atxurrean,goldean

 edo besabean

 «Rubiok» lagunduta

 mandoan atzean

 beti're irrifartsu

 neke latzenean.

 Asko ikusi al zen

 jenio txarrean?

 

 3

 

 Gazteen aldekoa

 beti izan zera

 pozik etortzen zinen

 gu ginen partera.

 Oilasko biltzen ere

 eguerdi aldera

 gustora gindoazen

 bai, Mitxarkonera.

 San Praixkutan zurekin

 oroituko gera.

 

 4

 

 Tokatu zitzaizkizun

 egun beltz saminak

 seme baten hiltzeak

 sortzen ditun minak.

 Ondo dakizu zenbat

 maite dun Agiñak

 ixtimatzen bait ditu

 haren ahaleginak:

 Joxe Luixi zuk eman

 gure eskuminak.

 

 5

 

 Badira zenbait urte

 hura falta dala

 bonba maltzur harekin

 leherturik hil zala.

 Esaiozu lagunak

 ahazten ez gerala,

 etsaiak uxatzeko

 nola edo hala

 Herriaren borroka

 aurrera doala.

 

 6

 

 Ezingo dugu ahaztu

 nahiz hilagatikan

 zure aurpegi hura

 behin batez «Korrika»n.

 Bazoaz neke-minak

 hemen utzirikan,

 bizitzak ez bait dizu

 izan kupidikan.

 Agur! zatitu zuten

 Agiña hontatikan.

 


inprimatu