inprimatu
Hondar gabeko lezera
Izenburua:
Hondar gabeko lezera
Sinadura:
Pello
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pello

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
59

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Hondar gabeko lezera

 

Pello

 

 Kaleak eta ardandegiak

 ugari gure Bilbo ontan,

 egala ardau, patxarra dendan,

 basterrean, gu laxotuta begiak.

 

 Kale edo arestiren karrika,

 bardin zait, guztiak dira

 matseko mamaren billa,

 nai ta etxean egin arrika..

 

 Bata restaurant, bestea "gau korta"

 inglesen izkian, beti, gauero,

 nai-ta ero ta bero izan gero,

 gurea deguna ezta lengo sorta.

 

 Liluratu zaitue bilbotar gaztea,

 Nun dira zure dantza, abesti,

 ta beste milla gauza esti?

 Linburia da zure pakea!

 

 Noizbait izango zan txoko ontan

 alako gaisotasun biguna,

 ez orain dogun abarrots illuna,

 ur likitsa, erri onaren lotan.

 

 Gauez berandu, Cortes'etan dostatu,

 eskuaz aurrea, airetuaz

 diruaz guztia aldenduaz,

 Bilbo maitea, nerea egin da largatu.

 

 Larunbat illuntzea, illuna

 gure uriko gau lanbotua!

 Solasa biurtu da autua!

 Illunabarra da landare ituna.

 


inprimatu