inprimatu
Berriz bota
Izenburua:
Berriz bota
Sinadura:
Pazkual Bortiarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pazkual Bortiarra

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
151.zk.
Orrialdea:
4

Berriz bota

 

Pazkual Bortiarra

 

 1

 

 Pertsu berri batzuec nahi tut khantatu,

 Berriz bozkatze hori nola den phasatu;

 Egiazko Eskualdunac ez gira lotsatu

 Aitzina behar dugu plazerraz gozatu.

 

 2

 

 Yokharazi gaituzte partida berrian,

 Guziec dakitena ez arraillerian:

 Kaskoin bat nausi balitz gure alderdian

 Oh! zer desohoria Eskual-herrian.

 

 3

 

 Izigarriac ziren horien indarrac,

 Gauaz ere lanian ohian beharrac.

 Sinhetsi baginitu kaskoinen gezurrac

 Ikhatza bezain beltzac gintuzken hezurrac.

 

 4

 

 Pietuntto horiec hor zabiltzan trostan

 Bethi paper berriac bazirela phostan;

 Behin erran gezurrac khantatuz miletan,

 Hilarazi tuzte bainan debaldetan.

 

 5

 

 Ikhusi izan tugu bai errientuac,

 Kasic iduri zuten errabiatuac;

 Heyec gure muthilac gutaz pagatuac

 Beren nausien kontra hantchet oldartuac.

 

 6

 

 Réveil Baske zitzaukun espantuka ari,

 Kargudunac, zirela orai nausi  yarri,

 Errientto horiec zuen buruzagi

 Bortchaz behar tutzue... Hots aitzina arri!

 

 7

 

 Berdoly ez zitela errienten samur.

 Horiec in ahala egin dute segur;

 gu ez baginen yaun horien beldur

 Horrec ekharri dizi zuretako malur.

 

 8

 

 Kaskoin buru gogorra ez duka senditzen

 Nola ari zauzkikan odola churgatzen:

 Hiretzat bihotz mina, ohoria besten

 Guardimac oraikoan ez baduc sinhesten.

 

 9

 

 Morde Labaten letrac Baionatic yinac,

 Adi arazi dauzku berri batzu hunac;

 Etcheverric Parisen baitu ezagunac,

 Oroc khanta dezagun: Biba Eskualdunac

 

 10

 

 Aphezec ginduztela gu lehen lagundu

 Erreport egitea ez zuten berandu:

 Inyustizia horrec efetu egin du

 Zuzen kontra anitzi beren pagac khendu.

 

 11

 

 Partida irabazi ez entrabatian

 Yokharazi gaituzte bigarren aldian;

 Nahasiric gauzkate aspaldi handian

 Zer malezia duten beren sabelean.

 

 12

 

 Urrunetic gizonac karrusan ekharri

 Kaskoina nahi zuten tronuan ezarri.

 Binan gizon puchanta Morde Etcheverry

 Kaskoina zalhu bere sotorat igorri.

 

 13

 

 Ziropa kharats hori behar dute edan

 Zer bihotz mina duten ez daiteke erran.

 Heyec erbia aira eta guc hatzeman

 In ez daiten solasic othoi ez hitzeman.

 

 14

 

 Kaskoin giza-gaizua orai duc ikhusi

 Behar gabe dukala gure botza hautsi;

 Partida galduz geroz behar huen utzi

 Chikanaz nahi huen orai irabazi.

 

 15

 

 Etcheverry Parisen Berdoly Uharten

 Etchian egoiteko aizina du aurthen:

 Haren gostuz arizan dira libertitzen

 Hortaric ageri da zenbat maite duten.

 

 16

 

 Errient horiec zer ihiziac tugun

 Guhauc ikhusten tugu yuan gabe urrun

 Nola egoiten diren elizan barrandun

 Gero ezarri nahiz aphezac hobendun.

 

 17

 

 Bere buruer harrika dirare arizan

 Irabaz bide guti dukek elizan,

 Aphezen kontrario nahi dute izan

 Zuzen da harec ere urrun atchic ditzan.

 

 18

 

 Oraino zonbait mera bada herrietan

 Konfidantcha dutenai errienta baithan;

 Kargia gal beldurrez daude ikharetan

 Errinta nausi utziz beren aferetan.

 

 19

 

 Zuc, egin behar-tzuna Uharteko yauna

 Beste guziac utziric zauri gure gana

 Kontserbatuko duzu zare osasuna

 Luzaz bizi zaitezen, maitha ordre huna.

 


inprimatu