inprimatu
Biba Morde Etcheverry!
Izenburua:
Biba Morde Etcheverry!
Sinadura:
Paskual Bortiarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Paskual Bortiarra

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
126.zk.
Orrialdea:
4

Biba Morde Etcheverry!

 

Pazkual Bortiarra

 

 1

 

 Ohore derautzugu Morde Etcheverry

 Eta zurekin betan Eskual herriari.

 Gure deputatutzat zaitugu ezarri,

 Oroc tinka ditzagun eskiac elgarri.

 

 2

 

 Kargudunac guziac ziren gure kontra

 Bainan gu Eskualdunac ezin aisa tronpa.

 Guziec egin dugu irri eta trufa

 Ikhusi dugunean guretzat trionfa.

 

 3

 

 Alegeratu gira ikhustiarekin

 Zenenbat protsimo lagun ginen elgarrekinen

 Besarkatzen zaitugu amodiorekin

 Gorphutzez urrun bainan bihotzez zurekin,

 

 4

 

 Bazter guzietaric anitz kontrario

 Bainan guretzrat deusic ez zuten balio;

 Zuretzat badizigu mila amodio

 Ez zaitugu utziko merke ez khario.

 

 5

 

 Gure etsai handiac dira ikharatu

 Orai behar lukete humilki pharatu;

 Morde Etcheverry bai guziec laudatu,

 Pariserat juan dadin gure deputatu.

 

 6

 

 Eskualdunen fedia azkartzen da ari

 Laguntza egin dute batac bertzeari;

 Eta tronuan eman Morde Etcheverry,

 Yaun horren ikhustia da loriagarri.

 

 7

 

 Markatu dugu jauna gure borondatia

 Bentzutu dugunian etsai famatia.

 Garazitic eginic gure deputatia

 Oroc khanta dezagun gure balentria.

 

 8

 

 Obratu dugu orai zuri egin promesa

 Zonbat atsegin dugun etzindio phentsa

 Oro arizan gira bezain untsa

 Nahiz egia daukuten oi frango defentsa.

 

 9

 

 Kontrario zinduen hiri kapitala

 Oihuka ari ziren nihauc dakidala;

 Arizan dira kontra oi egin ahala

 Bainan nausitu zira guc nahi bezala.

 

 10

 

 Huntan finitzen dizit Morde Etcheverry

 Othoitzez nagolaric gure Yainkoari;

 Eman dezaugun bake eta osagarri

 Gu egonen girade zure zerbitchari.

 


inprimatu