inprimatu
Arraina eta bere umeak
Izenburua:
Arraina eta bere umeak
Sinadura:
Paristarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Paristarra

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1899
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
605.zk.
Orrialdea:
4

Arraina eta bere umeak

 

Paristarra

 

 1

 

 Etsemplu hau hartu dut Parisko hirian

 Gerthatua omen da hango ur nausian.

 Arrain bat han bizi zen ur haren ordian

 Umeak gal beldurrez ikhara handian.

 

 2

 

 Beldurra erakusten zioten eranez:

 Mesfida zaizte, haurrak, ur hunen bazterrez.

 Bazterrak oro dira betheak etsaiez,

 Arrantzaleen asmuz, orobat belatchez.

 

 3

 

 Ama ona zaioten horrela mintzatu,

 Bainan gazte ergel hek doidoia aditu,

 Azkenekotz amaren erranez burlatu

 Gero, bethi bezala, irri-trufak sartu.

 

 4

 

 Aphirilan mendiak elhurrak churitzen,

 Haizeak urtzen ditu eta jautsarazten.

 Urak handitzen dire, gero atheratzen

 Bazter guzietarat lurrez-lur hedatzen.

 

 5

 

 Oihuka hasten zaizko amari umeak

 Zer du balio, ama, zer zure elheal?

 Jin bite amuekin, jin arrantzaleak,

 Gu gare gu itsaso huntan erregeak.

 

 6

 

 Beha zazu ureri, beha zeruari,

 Arbolak gehiago ez dire ageri.

 Guk diogu manatzen orai munduari,

 Uholde jeneral bat dela du iduri.

 

 7

 

 Amak du ihardesten zuhurtziarekin:

 Ez zateztela josta, haurrak, urarekin.

 Urtheak ditu bizi naizela hunekin

 Ezagutzen dut bere gora-beherekin.

 

 8

 

 Sinhets beraz, sinhets ni, chuhur baduzue,

 Dembora gutiz ura sarthuko zaitzue.

 Bazterrerat joanez irrisku duzue,

 Erditik, zolaz-nola, segi nezazue.

 

 4

 

 Bah! diote khechurik ergol hek amari:

 Lehengo errepika bera duzu hori.

 Adio, bagoazi, ez erran deus guri,

 Bisita egiterat lekhu berriari.

 

 10

 

 Gure burugabeak hola mintzaturik

 Athera dire oro uraren zolatik.

 Baraiatuak behin amaren ondotik.

 Ez dagozi ez berriz alderat bildurik.

 

 11

 

 Huna zer zitzaioten orduan gerthatu,

 Hek uste baino lehen ur guziak sartu.

 Eta nahi bezala, etsaiak hek hartu,

 Bizirik hala hala zartainan friitu.

 

 12

 

 Haurrak, etsemplu hori dezagun balia:

 Ergel hekien gisa, othoi, ez abia.

 Aita-amen menean progotcha bizia,

 Aita-amen aldean zeruko loria!

 


inprimatu