inprimatu
Puertoko ETA (M) presoak
Izenburua:
Puertoko ETA (M) presoak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
928.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Puertoko ETA (M) presoak

 

 

 Giza moduko arlote batek

 aipatzen gaitu maizegi

 guk ere noizbait erantzutea

 ez da izango gehiegi

 gizon bakarrak nola arraio

 litezke hamar aurpegi

 egindakoaz ez gara damu

 iraultzan nahi dugu segi

 gure aurka hor zertan zabiltza

 zu Ioseba Elosegi.

 

 Hainbat urtetan gure herriak

 onartu du zenbait neke

 aldamenetik zure moduko

 batzuk nahiz saldu hain merke

 zeuk diozunez noizbait tiroka

 jarduna zara jo ta ke

 orain etsaiak lagun arturik

 zabiltz pakearen eske

 zu zaren bezain gudari fina

 zakurrak izan litezke.

 

 Joan dan urtean seinalatuaz

 Otsailak hogeitahiru

 Tejero zaharrak bere ustetan

 handiak egin dizkigu

 aurretik inoiz ez ginen egon

 orduan bezain gaizki gu

 etxetik alde zutela askok

 zeu izan zinen testigu

 zuk etzenduen gorde beharrik

 hori ederki dakigu.

 

 Burugabeko traidore hiltzaile

 deitzen diguzu guri

 zu baino gizon hobea pranko

 hil delako al da hori?

 edo Madrilgo ustelkerian

 ez garelako erori

 zuk pakez bizi nahi duzu orain

 nahiz hainbat odol ixuri

 ez lotsik eta ez nortasunik

 etzaizu gelditzen zuri.

 

 Armak uztea derizkiozu

 guk irteteagaitikan

 gudari hilak ongi ahaztu

 dira zure politikan

 guk espainiako gobernuari

 ez diegunez zorrikan

 Askatasunen truke ez dago

 ezertxo zer emanikan

 eta ez dugu zuk egindako

 tratu ustel beharrikan

 

 Zuk aipatzea lotsagarri da

 gure sendien negarrak

 guraso eta seme alabek

 daduzkaten ezbeharrak

 galdetu gabe ongi dakite

 nortzuk diren etsai txarrak

 Judasen-gisa diruen truke

 hor zabiltzaten bakarrak

 beste asmorik ez daramato

 Madrilgo zuen bakarrak.

 

 Francon garaian zure ekintzaz

 beharrik oroitzen gera

 atorrari su emanda salto

 frontoian goitikan behera

 gorputz guztian jantzi zenduen

 erre ezin zen papera

 gazterik trebe ikasi arren

 pailasoaren karrera

 Euskal Herrian grazirik ezin

 egin hemendik aurrera.

 

 Aspalditxoan ongi dakigu

 ez garela bizi lasai

 bainan ez dago egoterikan

 lanak besterek egin zai

 Abertzaleak maite gaituzte

 ez gara inoren salgai

 zu herriaren etsai bat zara

 gudariena ere bai

 ETA Euskadi askatu arte

 guk ez dugu pakerik nahi

 


inprimatu