Plagio Potagio VI: Bi poema
I
ene buru sapaia
udazkeneko jardina
ene kaskoa
diganteen ping-poia
ene sudurra
marrubi-mizpira mazedonia
ene ezpain gaina
hortz eskubila
ene ahoa
parnasoko irteera
ene lepondoa
bi idiren uztarria
ene bizkarra
itsasgabeko hondartza
ene titiak
zirkoko nano lizunak
ene gerria
ekuadorraren zinta
ene zilborra
kongito txokolatezkoa
ene iztarrak
bizki potolo-potoloak
ene sabelpea
mato-goxoa
II
etxera sartu bezain laister zapata lokaztuak kendu eta za-
patila bero etxetiarrak jantziko ditudala
ipurdian eta sudur zuloetan hatz egiteko gogoari eutsi
eginen diodala bakartasunean eta ilunpean izan ezik
lapurtera klasiko eta gipuzkera jatorrezko autore guziak
goitik behera irakurriko ditudala
moja kolejioetako neskatx adolezenteen aurrean uniforme
grispeko konkor hanpaduratsuetan erreparatu gabe pa-
sako naizela
herriko erretore jauna arratsaldeon gizalegetsu batez
agurtuko dudala
eguraldi lanbrotsua izanez gero goardasola hartuta kale-
ratuko naizela
musuak behar den lekuan ez beste inon emanen ditudala
jaungoikoa gauza guzien gainetik eta lagi zaarra ene bu-
rua hainbat maiteko ditudala
zin dagit
hankartetik pasatzen dut