inprimatu
Plagio Potagio II: «Egia gezurtiak»
Izenburua:
Plagio Potagio II: «Egia gezurtiak»
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1046.zk.
Orrialdea:
VII

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Plagio Potagio II: "Egia gezurtiak"

 

 

 X:

 

 Hau

 plagio

 bat

 da.

 Oso plagio klarua

 eta baratua.

 Eta asmatzen ez duena

 tontua

 baino

 ez

 da.

 Tonto hutsa. Hala diot.

 Nik.

 Plagiatzaile

 memelo

 honek.

 

 Y:

 

 Eskribitzen badeuskuzu

 Argiako helbidera

 zoko ilun honetara,

 ongi etorria zara.

 

 Z:

 

 Egunen batetan

 putetxe batetara joanen naiz

 (putak dauden horietako

 batetara, bai)

 Edanen dut

 whiskia

 argi gorriz

 inguratua.

 Begiratuko diet

 puta guztiei

 begi zorrotzez

 (zorrotza izan behar baita

 bizitza honetan

 engaina ez zaitzaten)

 Ordainduko dut

 gizon prestua lez

 konsumizinoa,

 eguneroko zortzi orduen izardiz

 irabazia

 eta andrearen erosketatarako

 eta umeen kolejiorako

 behar denetik

 ohostua.

 Aukeratuko dut

 puta itsusiena,

 herrena,

 begi bakarra,

 zaharra eta

 zakarra.

 Eramanen dut logelara,

 biluztaraziko dut ohe gainean

 eta han,

 ene menean dagoenean,

 eskapatzerik izanen ez duenean

 ene poema guztiak

 irakurriko dizkiot.

 


inprimatu