inprimatu
Euskalzaindia Oztibarren
Izenburua:
Euskalzaindia Oztibarren
Sinadura:
Oztibartarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Oztibartarra

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
-2
Orrialdea:
447

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euzkalzaindia Oztibarren

 

Oztibartarra

 

 Hemeretzi ehun ta laur hogoi ta bian,

 Pazko iragan eta ondoko astian,

 Baginuen moimendu Donaixti herrian,

 Euskalzaindia baitzen hor gure artian.

 

 Zerk ekarri dituen oi gure xokorat,

 Jakintsun handi hoiek gu denen arterat:

 Nahi izan baitute jin Oztibarrerat

 Gure lehengo apez baten goresterat.

 

 Orai bi mende xuxen Lopez baitzen deitzen

 Erretor izan dena orduan Ibarren,

 Ez zen urrunekoa, Jutsitar seme zen,

 Bere lana kartsuki eiten Oztibarren.

 

 Fedezko liburu bat zuen izkribatu

 Zoinekin arbasoak baitira argitu

 D'Abens'apezak ere du hortan lagundu

 Han bikari jeneral zen Jutsin gertatu.

 

 Estakurua ona baitzen guretako

 Euskalzain horietaz zerbait ikasteko,

 Beti iduri hantxet zirela urrunxko

 Ez ginuen pentsatzen zirela hunako.

 

 Euskal Akademia zoin zaikun ederra,

 Euskararen zaintzeko horrek du indarra.

 Jakintsun talde hori ez baita alferra,

 Errespetuz beterik diogu agurra.

 

 Oztibarre maitea dute ohoratu,

 Agian berak ere ditazke gustatu.

 Orai nahi ditugu erremestiatu,

 Eta hoiek bezala Euskara lagundu.

 


inprimatu