inprimatu
Ikastolako umetxoari
Izenburua:
Ikastolako umetxoari
Sinadura:
Oyarbide, Florian
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Oyarbide, Florian

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
700.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ikastolako imetxoari

 

Oyarbide, Florian

 

 1

 

 Goizean jaiki zera oietik,

 ase ote zera loaz?

 Jaunari otoitz egin diozu

 biziro asmo sendoaz.

 Begiak argi, biotza alai

 ta itxaropen osoaz

 pozez irritan jarri ondoren

 amaren laztan gosoaz,

 liburutxoak eskuan artu

 ta ikastolara zoaz.

 

 2

 

 Umetxo maite, zu ikusita

 jartzen naiz ain biotz bera

 negar malkoak erteten zaizkit

 bi begietatik beera;

 bedeinkatua izan zaitea

 Jaunak zerutik lurrera,

 zoaz bai zintzo ikastolara,

 zoaz asko ikastera,

 itxaropen bat sortzen dit orrek

 biziko dela euskera.

 

 3

 

 Len ikastolik etzan garaian

 zer egoera ergela

 gure izkuntzak, bazirudien

 udazkeneko orbela;

 baiņan ekaitza pasa ondoren

 orra eguzki epela,

 nola ez da bat pozez jarriko

 zu ikusita orrela,

 euskerarentzat kimu berria

 indarrean datorrela.

 

 4

 

 Umetxo maite, euskal jardiņak

 dira oso dotoreak,

 olakoxeak egin baizitun

 zeru ta lurren jabeak;

 mundu guzia jirata ere

 nun billa leizke obeak?

 ta batez ere sortzen badira

 zu bezelako loreak,

 oraindik ere esan liteke

 ez dula egin gureak.

 

 5

 

 Andereņoak erakustea

 du bere eginkizuna,

 eta zuk berriz arretaz artu

 berak esaten dizuna.

 Ikastolako guziok landu

 eta lortu batasuna,

 bide garbia gora jasota

 ankaperatu lizuna,

 Euskal Herriak, zuekin dauka

 geroko etorkizuna.

 

 6

 

 Senabide bat bilatzen saia,

 gogor egin ekaitzari,

 zori txarrean lur maite honek

 supritzen duan gaitzari.

 juramentua egin zaiozu

 Gernikako zugaitzari,

 erori gabe zutirik eldu

 guraso zarren itzari,

 eta orrela izango zera

 erriaren serbitzari.

 

 7

 

 Umetxo batek bizi bear du

 etorkizunaren pozez,

 ta euskalduna zeran ezkero

 askatasunaren gosez.

 Gure bizitza osoa doa

 gose ori ezin asez,

 naiz ta bidea itxita egon

 gogor ta oztopo latzez,

 itxaropenik ez galdu eta

 jokatu biotz biotzez.

 

 8

 

 Euskaldunaren odol gorria

 daramazula zaiņetan,

 lan egin zazu euskal girora

 eta erriko gaietan;

 ortaz gaiņera pakezalea

 izan zaitea benetan,

 zure biotzan sentimentua

 badago gauza oietan,

 eusko izarrak argi egingo

 dizu alde guzietan.

 


inprimatu