inprimatu
Arrachina mukuzuari
Izenburua:
Arrachina mukuzuari
Sinadura:
Oxandabaratz, Cadet
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Oxandabaratz, Cadet

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1904
Argitalpenaren urtea:
[18]
Alea:
24.zk.
Orrialdea:
3

Arrachina mukuzuari

 

Oxandabaratz, Cadet

 

 1

 

 Arrachina gaichoa, kolore horia

 Aphainduran ez huen urgulu handia;

 Bethi kolore bera, merke erosia.

 Halere bizi hintzan eskerrez bethia.

 

 2

 

 Egunazko hindagon chiminer hegian,

 Luze luzea bethi errainen gainian.

 Hasten hintzen lanean ilhun nabarrian,

 Etche tcharrean, nola gaztelu handian.

 

 3

 

 Supazter zokho hetan, gorphutza tenterik,

 Ichtupazko athorra berria jauntzirik,

 Bahuen larderia zembeit aldiz handik:

 Zirrintza handik eta zirrintza hemendik.

 

 4

 

 Athorra huenan ichtupa tzarretik.

 Eta gerthatzen baitzen hola bethi kasik,

 Segur, orduan huen gaitza sudurretik

 Mukhu gorrińo hura heldu zainan handik.

 

 5

 

 Ichthant guziez huen erortzeko mina;

 Familiako gaitza, sortzetik izana,

 Ezanen aitarena edo amarena?

 Bethi hire chutitzen bagininan lana!

 

 6

 

 Horra zertako huen gorphutz lerden hua;

 Bospaseiarri lekutarik errai trankatua.

 Bizkar hezurr ageri: dilindan burua

 Nigarringarri zunan hire estatua.

 

 7

 

 Hoita-bortz jorramentu behi daizte hetan,

 Hiri buruz zitunan ba maiz arratsetan:

 «Arrachina mukuzu, madarikatua,

 «Eizan argi puchka bat, pilda zikhintsua.»

 

 8

 

 Oi! Zenbeit segeretu lehen bahakien,

 Supazter zokho hetan hiltzen baiintuen,

 Muthikoak elheka, neskatchak iruten,

 Gauerdi arteraino ginelarik artzen.

 

 9

 

 Andere handi hintzen uhiko urthetan

 Nork daki noizez geroz, menderen mendetan

 Sukhaldetik hasirik, sala gambaretan,

 Bahinderabilaten ahur barne hetan.

 

 10

 

 Orai ez dine hiri halako eskerrik.

 Badinagu argia moda berrikotik.

 Bainan ohore hiri, hori hola gatik!

 Ez dine hi bezala ibiltzen eskutik.

 

 11

 

 Ez hadila ahalge, arrachina maitia;

 Trufarier aski dun trufatuz erratia:

 «Etzinuten enetzat holako egoitza.

 «Berinaren barnetik sise da argitzia!»

 


inprimatu