inprimatu
Zuretzat
Izenburua:
Zuretzat
Sinadura:
Otz, Ima
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otz, Ima

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
557.zk.
Orrialdea:
12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zuretzat

 

Otz, Ima

 

 Mendirik mendi

 doa deia:

 neskatxa politt bat

 hil da.

 Maitasunez...

 Haizea geldi,

 mun da argia?

 Txori txiki bat

 ikusi da

 miņez...

 Eguzkiak,

 lotsa du;

 illargiak,

 pena du.

 Laņoak negarrez

 Jarri dira.

 Loreak miņez

 itxi dira.

 Gizonen legeak

 hil dute neskatxa!

 Gezur legeak...

 Nekatxa politta:

 nik maiteko zaitut.

 Nere gogoan

 gordeko zaitut.

 Nere mendean

 biziko zera.

 Biok haizean

 joango gera

 heriotzaren

 bukaera.

 Gurea izango da

 bizia...

 


inprimatu