Beranteko urrikiak. 1888-ean
Otxalde, Joanes
1
Bizi nintzena bakean
Ait'amekilan batean,
Tratulari bat sartu zitzaitan, uste gaberik etxean,
Ez baitzuen nai handik athera ni saretan sar artean.
2
- «Amerikako bidea
Har-ezazu, jaun gaztea;
Erranen dautzut nola bizi den leku hartako jendea:
Hemen kobrea bezain nasaiki han badabila urhea.»
3
Orduan nintzen harrotu,
Gogo guzia berotu.
Abisu frango izan dut, bainan ez naiz nihori behatu;
Ni zoro bezain hura ernea, laster ninduen beretu.
4
Diru goseak nerama,
Utzirik aita et'ama;
Arrosa-petik ather'orduko, arrantzetan atzemana,
Nahigabetan bethi bizi da aitei behatzen ez dena.
5
Untzian hasi senditzen
Damuak bihotza zaurtzen:
Ald'orotara begira, bainan urik baizen ez ikusten,
Haize-tenpestak, masten karraskak zain guziuk ikaratzen.
6
Sartu naiz azken buruan
Gogoa naukan lekuan;
Neure etxean nituelarik atseginak inguruan,
Orai hemen naiz, dohakabea, nehor gabe desterruan.
7
Bizi naiz nahigabetan,
Bethi hasgorapenetan.
Damu min-gaitzik fidatu nintzen bertzen solas ederretan!
Geroztik hunat urrikitu zait probetxu gabe bortzetan.
8
Ene haurride gazteak,
Ez segi ene bideak!
Ithurri khiratsetan edan du zuen, anaia maiteak;
Hemen egunak luze doazko nola herrian urteak.
9
Bidali diot amari,
Zertaz ngon hemen eri,
Zerbaitlaguntza egin dezola nigarrez dagon haurrari;
Ahalik balitz nahi bailuke sortu-lekurat itzuli.
10
Hemen nago lotsatua,
Dolu minez higatua:
Ikusten badut berriz aldi bat Eskual-herriko zerua,
Hor biziko naiz lehen bezala, galtzen ez badut burua.