inprimatu
Gure ama euskara, hil zorian
Izenburua:
Gure ama euskara, hil zorian
Sinadura:
Otari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otari

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
908.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure ama euskara, hil zorian

 

Otari

 

 Euskal Herriko Aita eta Ama

 Iturburu ta geroa,

 Nire etxean bazterturikan

 Ni bihar hiltzera noa.

 Nire semea nirekin dago

 Ni egiz maite nauena,

 Beste guztiak aldendu dira

 Kanpo giroz eraginda,

 Ni hemen hiltzen uzten banauzu

 

 Kanpoko erdal giroaz jota

 Hil zorian zaude Euskadi,

 Zure hizkuntza maite ez baduzu

 Ez duz izenik merezi.

 Semea bere ama hiltzeko

 Ez da izaten ausarti

 Halere isil maltzurkeriaz

 Hil zorian naute utzi;

 Ni biotzetik maite ez banauzu

 Ez duzu maite Euskadi.

 

 Maitasunaren beroan datza

 Bizitzaren zergatia,

 Diru ta tranpaz ez da estaltzen

 Maiteņoaren faltia.

 Kapitalismoan bilatzen da

 Dirua eta ase nahia,

 Sozialismo hutsean ere

 Munduaren berdintzia,

 Ni biak hiltzen uzten banaute

 Non da hemen justizia!!

 

 Tristerik nago goiko sapaian

 Dardaraz bizi ezinik,

 Eguzkiaren beroa nahi dut

 Eta kanpora hemendik!

 Oztopo banaiz zure bizitzan

 Agurtu zaitez nigandik;

 Baina biotzez maite banauzu

 KALERATU ni lasterki,

 Nire umeak KALEAN daude

 HORTXE BIZITUKO NAIZ NI!!

 


inprimatu