inprimatu
Txepetxarenak
Izenburua:
Txepetxarenak
Sinadura:
Otaño, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaño, Pedro Maria

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
655.zk.
Orrialdea:
7

Txepetxarenak

 

Otaño P.M.

 

 Askotan esan izandu dute

 Gizon ikastun argiyak

 Nola piztiyak izan litezken

 Gure erakuslariyak;

 Erlia da bat aipatzen dana

 ¡ai ! zer lan arigarriyak

 Jartzen dituzten gure aurrian

 Onek eta txingurriyak

 Txepetxak berriz erakusten du

 Ainbeste nola aik biyak.

 

 Euskal lurreko txoriyetan dan

 Txikitxuena da bera

 Gaztain kolore bakarrekua

 Nai bada ez da ederra

 Begi argiyak, buru txanpala,

 Moko tentia aurrera,

 Gorputza motza ankak laburrak

 Saltokako ibillera,

 Salapartako egalariya

 Eta kantari ergela.

 

 Txotx batek aisa jasoko luke

 Nola karga gutxi duan

 Bañan gustatzen zayo jartzia

 Adar sendoxiaguan

 Amildu arren ez leike galdu

 Dakiyelako eguan

 Bañan arkitzen baldin bada ere

 Burnizko aldamiyuan

 Iru lau aldiz xanpatutzen du

 Seguru ote dagoan.

 

 Uda berriyan lendabiziko

 Kabiya txepetxarena

 Azaldutzen da ta ezaguna

 Goroldiyozkoa dena.

 Arbol gerriyan, untza tartian

 Du lekurik maitiena

 Ta gizon askok ikusitzian

 Irispirian daguena

 Esan oi dute zer konpiantza

 Txori txar orrek duena.

 

 Ta edozeñek esan lezake

 Berari begiratzian

 Arretarikan ez daukala

 Egin leyoken kaltian

 Ez iduriyan ark kabiyari

 Beete zulua atzetikan

 Egiten diyo andik joateko

 Aurrekoa tapatzian

 Erakutsiaz pentsa zagula

 Nola atera sartzian.

 


inprimatu