inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Amuriza, Xabier - Gorrotxategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Amuriza, Xabier
Gorrotxategi

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1546.zk.
Orrialdea:
5

[Bertsotan]

 

Amuriza, Xabier - Gorrotxategi

 

 1

 

 AMURIZA

 

 Kalean tokirik ez

 ta nenbillen estu,

 lekutxu bat hala ere

 hor bazegon juxtu,

 grua-zalea horra

 ondatzeko prestu,

 nere autoa hartu

 duzu zure esku,

 zu gorroto zaitunak

 pekaturik eztu.

 

 2

 

 GORROTXATEGI

 

 Donostira bisita

 etzan lenengua,

 kuidado gehiagokin

 izan urrengua,

 hor bazegoan nunai

 horrentzat lekua;

 baņo gaizki zegon da

 etorri da grua,

 azpi-azpitik loto

 ta berakin nua.

 

 3

 

 AMURIZA

 

 Lekurik eztagola

 denek dakitena,

 ta horra grua nunai

 ta noiznai irtena,

 kotxea eraman eta

 hartu behar trena,

 nola izan zintezke

 hain asta-kirtena?

 Zu egin zintuenak

 ematen dit pena.

 

 4

 GORROTXATEGI

 

 Leku gutxi daukagu

 Donosti estuan,

 ta kalean pasatzen

 hau justu-justuan,

 gero utzi du berak

 nai zuen lekuan,

 karneta-re ez dakit

 nun atera zuan,

 urrena Donosti-ra

 etorri astuan.

 

 5

 

 AMURIZA

 

 Bakoitzak hemen egin

 behar du garraisi

 kotxea galdu ta ez naiz

 joango igesi,

 geldetuko diegu

 nai ainbat juezi,

 nere kotxeak etzun

 gaur horl merezi,

 astorik behar bada

 naiko asto haiz hi.

 

 6

 

 GORROTXATEGI

 

 Kotxe bat mallatu du

 bestea igurtzi,

 bozina joka gero

 oihu ta irrintzi,

 halako baten horra

 grua da iritxi,

 azpitikan lotzera

 nagusia jetxi,

 pagatu zak multa ta

 berriketa gutxi.


inprimatu