inprimatu
Txepetxa
Izenburua:
Txepetxa
Sinadura:
Otaņo, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaņo, Pedro Maria

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
26.zk.
Orrialdea:
166

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Txepetxa

 

Otaņo, P.M.

 

 1

 

 Askotan esan izandu dute

 gizon ikastun argiyak,

 nola pistiyak izan litezken

 gure erakuslariyak;

 erlia da bat aipatzen dana,

 o! zer lan arrigarriyak

 jartzen dituzten gure aurrian

 onek eto txingurriyak!

 txepetxak berriz erakusten du

 ainbeste nola aik biyak.

 

 2

 

 Euskal-lurreko txoriyetan dan

 txikitxuena da bera,

 gaztaņ kolore bakarrekua,

 nai bada ez da ederra:

 begi argiyak, buru xanpala,

 moko tentia aurrena;

 gorputza motxa, anka laburrak;

 xaltokako ibillera;

 xalapartako egalariya

 eta kantari ergela.

 

 3

 

 Txotx batek aisa jasoko luke

 nola karga gutxi duan, 

 baņan gustatzen zayo jartzia

 adar sendoxiaguan;

 amildu arren ez leike galdu

 dakiyelako eguan;

 baņan arkitzen baldin bada ere

 burnizko aldamiyuan,

 iru-lau aldiz xanpatutxen du

 seguro ote daguan.

 

 4

 

 Udaberriyan lendabiziko

 kabiya txepetxarena

 azaldutzen da ta ezaguna,

 goroldiyozkua dena;

 arbol gerriyan, untza tartian

 du lekurik maitena,

 ta gizon askok ikusitzian

 iritxpirian daguena,

 esan oi dute:-zor konfiantza,

 txori txar onek dubena!

 

 5

 

 Ta edozeņek esan lezake

 berari begiratzian;

 arretarikan ez daukala

 egiņ leyoken gaitzian;

 ez-iduriyan ark kabiyari

 beste zulua atzian

 egiten diyo, andik joateko

 aurrerakua tapatzian;

 erakutsiyaz pentsa zegula

 nola atera sartzian.

 


inprimatu