inprimatu
Republika ta Fueroak eta Mendiburuko maiztarra
Izenburua:
Republika ta Fueroak eta Mendiburuko maiztarra
Sinadura:
Otaño, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaño, Pedro Maria

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
59

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Republika ta fueroak edo Mendiburuko maiztar

 

Otaño, P.M.

 

 1

 

 Alaba, suya eta illobak

 ikustera aita zarra,

 puxka maiteak emen, kalean,

 daduzkan baserritarra,

 urte luzeai gallen egiñaz

 gazte bat beziñ azkarra,

 Donostiyara etorri zaigu

 utzirik bere baztarra,

 Tolosa bañan goragoitikan

 Mendiburuko maiztarra.

 

 2

 

 Igaro dira egun batzuek

 sekulako azkarrena

 eta aitonaz or azaltzendu

 len barrenen zekarrena:

 zortzi urteko mutill koxkor bat

 Joxe, illobik zarrena

 eskatutzen du eramateko

 (ai! ura amaren pena!)

 esanaz sorrotz kalea, dala

 gaztientzako txarrena.

 

 3

 

 Bere ait'amen baimenarekiñ

 Joxecho au Goierrira

 joan zan oitura onak artzera

 aitonaren baserrira;

 geroztik ama gaxua beti

 alde artara begira,

 eziñ bizi zan bere semea

 joan zanetik urte bira;

 bañan azkenik bere aitona

 zarrarekiñ etorri da.

 

 4

 

 Lenbizi utzi diote egiten

 amarekiñ milla jolas

 bañan txandikan nola ematen

 etzuten oyek iñolaz

 ta aitak ere begiratutzen

 ziyon benaz ta ajolaz

 galdetu ziyon aiton zarrari

 far-irriyan, erdi burlaz;

 -mutill ederra dakarki, bañan,

 ¿nol'ote dago eskolaz:

 

 5

 

 Ori aditu zuben denboran

 aitonak altxarik garboz;

 erantzun ziyon: -eskol'oberik

 eziñ eska leike aboz;

 euskalduna da eta pueroak

 maitatzen ditu oraingoz;

 nola karrika beterik dagon

 errepublikano gaiztoz;

 -eraman nuben ta obe luke

 berriz an balego askoz.

 

 6

 

 -Republika zer dala uste du?

 Aitona betor onuntza;

 eztegu ondo entenditutzen

 ezbaita gure izkuntza;

 bañan eskatzen du egiteko

 denok elkarri laguntza;

 beren modura gobernatubaz

 probintzi t'erri bakoitza,

 Ortik fuerora ¿zer diferentzi

 dago, aitona? ¿Zer? Utsa

 

 7

 

 -Zure tokiyan beste zenbaitek

 itzegiñ balit onela;

 animatikan aitortzen dizut

 sinistuko ez nubela

 bañan zu, suya, nik ondo dakit

 egitiya zeradela

 eta diyozu erreplurikak

 puerua dakarrela...

 Orduban saya gaitezen denok

 ta lenbailen datorrela.

 


inprimatu