inprimatu
Ordañak
Izenburua:
Ordañak
Sinadura:
Otaño, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaño, Pedro Maria

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
42.zk.
Orrialdea:
265

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ordañak

 

Otaño, P.M.

 

 1

 

 Beti oitura deran bezela

 juan dan larunbatian,

 lantegitikan atera eta

 afaltzera bitartien,

 Lenguxu-nera juan nintzan ta

 sartu orduko atian

 Pakok sei berso eman zizkidan

 papertxo txuri batian

 esanaz:-¿ia asmatzen dezun

 zeñek moldatubak diran?-

 

 2

 

 Aiñ griña aundiz gelditu nintzan

 begira paper ertara

 non irakurri nitubeneko

 bost edo sei errenkara

 eranzun nion: Pako, kantuan

 izugarri ederra da

 ta nere ustez etzitzakian

 Sarituak bestek para

 nik dakidanik ura bakarrik

 irixten da orretara.

 

 3

 

 «Asmatu dezu (zion far-irritz)

 »ark berak ipiñi ditu,

 »ta badiruri ederragorik

 »ezin leikela aditu;

 »or ezagun da nola etzaizkan

 »oraindik indarrak aitu;

 »bañan txit onak arek jartziaz

 »ezin gintezke arritu,

 »sinisten zaill bai izango zala

 »txarrak azaldu balitu».

 

 4

 

 Askok aitortzen ez du dubela

 euskerak edertasunik,

 ezagutzen ez dakitenentzat

 ezer ez baita gauz onik

 bañan paper au irakurrita

 zuri esaten dizut nik

 kantu doaiez betetako au

 bear bezela entzunik

 ez nuke nere lagun izan nai

 limurtzen ea dan gizonik.

 

 5

 

 Sarituaren muñetan suba

 Musak zuten irazeki

 ta pentsaerik aundienentzat

 badu bear aña toki;

 jakintsu daner gisara egiten

 du bene buruba txiki,

 aiñ maite duben Ama Euskera

 nairik lurretik eraki

 biursarien galdezka dator

 ta berak aña nork daki?

 

 6

 

 Ama Euskera maite dutenak

 zenbaite euskaldun onradu

 oraindik ere arkitzen dira

 ontan suerte ona du;

 bañan aiñ ego motxak dauzkagu

 ezin juan gera gora gu,

 zu Saritua zuaz aurretik

 eta bandera zabaldu,

 nik desio det ibiltzia

 zure atzetik soldadu.

 

 7

 

 Beste izkuntzik galtzen sayatu

 ez bada Ama Euskara,

 zertako datoz atzerritarrak

 oso zegona austera?

 pixti gaizto bat balitz bezela

 sartu naian auspera.

 ¿nola ez gera gu altxatuko

 amari txutik eustera?

 izan gaitezen seme leyalak

 goitu dediyen ostera

 

 8

 

 Sarituari nik opa diot

 esan dedan aña sari,

 batek bear du ta ¿zergatikan

 au ez izan buruzari,

 gañera emen badaude onak

 beste zenbait biursari,

 buru ta biotzezko lan ontan

 oi diranak tajuz ari,

 amak euskerak emango dizka

 seme danen laguntzari.

 


inprimatu