inprimatu
Mutil koxkor bat
Izenburua:
Mutil koxkor bat
Sinadura:
Otaņo, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaņo, Pedro Maria

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
35.zk.
Orrialdea:
3

Mutil koxkor bat

 

Otaņo'tar Kepa Miren

 

 Mutil koskor bat itxu aurreko

 Zuela aldamenian

 Gizon buru soil bizar zuri bat

 Bi makuluren gaņean;

 Kale ertzian ikusi nuen

 libra ezin joanian

 Ta bera nor zan jakiņ naian

 Inguratu nitzanian

 Limosnatxo bat eskatu zidan

 Jainkuaren izenean.

 

 Zerbait emanaz galdetu niyon

 Al zan modu onetan

 Jayotzetikan al zeukan ala

 Gaitzak artua mendian;

 Erantzun zidan: ez, semia, ez,

 Nik indarra nuenian

 Ez nuen uste iritxitzerik

 Onetara azkenian,

 Gaur limosna bat eskatutzen det

 Jainkuaren izenian.

 

 Eta jarraitu nuen esanaz

 Lengo gerrate denian

 Ni aurre samar ibilltzen nintzan

 Beti edo geienian;

 Nekatu gabe aisa igoaz

 Aldapik luzienian

 Etzan burura asko etortzen

 Gu ala genbiltzanian

 Gero limosna eskatutzerik

 Jainkuaren izenian.

 

 Odola bero eta burua

 Arrua dagoenian

 Edozein eran sarriutzen da bat

 Alako itxumenian;

 Atsekabe ta negar samiņak

 Badatoz ondorenian

 Nola ere bait batek biziya

 Utziten ez duenian

 Limosnatxo bat eskatu biar

 Jainkuaren izenian.

 

 Iņoiz pensatzen nere artian

 Ni jartzen naizenian,

 Gaur ere asko dirala joango

 Lirakenak zuzenian;

 Ez luke iņork siņistatuko

 Zer pena ematen didan

 Ai, orla nintzan ni ere sendo

 Ta gazte nenguenian,

 Gaur limosna bat eskatutzen det

 Jainkuaren izenian.

 

 Ai, txorakeri asko egiten

 Da zentzurik ez danian

 Sinista zazu ur au pasia

 Daukanaren esanian;

 Obiago da gazte dan ate

 Alegintzia lanian

 Negar eginaz ibilli gabe

 Gero garaya joanian

 Limosnatxo bat bildu eziņik

 Jainkuaren izenian.

 


inprimatu