inprimatu
Mila zortzireun larogei eta
Izenburua:
Mila zortzireun larogei eta
Sinadura:
Otaņo, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaņo, Pedro Maria

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
102-103

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Milla zortzireun larogei eta

 

Otaņo, Pedro Maria

 

 1

 

 Milla zorizireun larogei eta

 bederatziya da eurlen

 orra ogeita amabi urtek

 nola arrapatu nauten

 ni Ilbeltza'ren ogeita seyan

 Errosariyo Santa Fen

 nere osaba barkatu bizait

 ixilik egon banaiz len.

 

 2

 

 Zer kontatuba pranko badauka

 ondo esango banitu

 baņan guztiyak karta batian

 ezin litezke kabitu

 sekulan ez naiz orain aldiyan

 bezin nastuba arkitu

 Joxe Leoni galde bezayo

 notizi danak ark ditu.

 

 3

 

 Ay, zer ote da goitikan bera

 gizona bein amiltzia

 beņere ez naiz arrua izan

 baņan au da umiltzia

 ez nuen uste bazeikiala

 gaizkiago ibilzia

 azken aldera errematxatu

 zait len nedukan iltzia.

 

 4

 

 Rosariotik Kordobaraņo

 oxe anayarengana

 joan ta izan naiz lau illabetez

 bizi nayak eramana

 osasuna ta esperantza zan,

 aruntzian neramana

 oso estutik eskapatu naiz

 iya galdu nuen dana.

 

 5

 

 Nola aparte bizitu giņan

 biyok denbora luzian

 ay ura gure ezin asia

 elkargana bildutzian;

 Joxek eizuen itzik somatzen

 nik lepotik eldutzian

 orduan etzan poza besterik

 lengo penak galdu ziran.

 

 6

 

 Zegon tokira ni joan baņo len

 irten zitzaidan bidera

 burni bideko estaziyuan

 izan zan gure billera;

 elkar topo an egin genduen

 ua gora ta ni bera;

 etzait aztuko baņa nola esan

 gau artako ibillera.

 

 7

 

 Guk ere ainbat izan gentzake

 geren alderdi plakuak;

 baņan senide guziyak gera

 elkarrentzat alakuak;

 Joxek botatzen zituben pozez

 ginga aņako malkuak

 maite nola ez izan anayak

 ua dan bezelakuak.

 

 8

 

 Baņan luzaro etzezakian

 gau artako umoriak;

 urruti zauden aita Juan Pello

 eta gure senideak

 beti bezela maite ditugun

 aide ta adiskidiak

 au pentsatzian illundu ziran

 gure pozaren biriak.

 

 9

 

 Bakarrik ez dan seņalia da

 pena bat agertutzia

 andikan laster sortu zitzaidan

 gaitz bai txarra ta luzia

 asko du jakin nai duenian

 pasa detan gurutzia

 Joxe Leoni bialtzeyotan

 papera irakurtzia.

 

 10

 

 Nunbait betiko erori ez ta

 noizbait jarri nitzan txutik

 baņan biziro gaizki nebillen

 burutik eta petxurik;

 Mikelak eta Juan Marik gero

 deitu zidaten etxetik;

 Errosariyon sendatu naute

 an sortutako gaitzetik.

 

 11

 

 Zizurkildikan Madrila aņa

 bide gutxi gora bera

 ni engaņatzen ez banaiz daude

 Kordobatikan onera

 anayak Joxek lagundu zidan

 kotxiarekin trenera

 anparo billa etorri nendin

 nerien aldamenera.

 

 12

 

 Penaz beteta pozaren billa

 etorri nintzan arunztik

 nere arrebak zer esan zidan

 goguan dauzkat geroztik:

 Berso ederrak ordaņen truka,

 osabak bidaltzen dizkik

 ayen bueltak jarri biaituk

 denak aitu ezbazaizkik.

 

 13

 

 Txit artakotzat artzen natxion

 osabak bere noblezan

 eta sentitzen deran guztiya

 nik etzekiņat nol'esan;

 baņan zedozer jarriko diņat

 seguru idukiezan,

 borondatia falta zaidanik

 iņork sinistu ez dezan.

 

 14

 

 Iduritutzen zaidan batzubek

 duda badabilkitela

 ikusirikan nik ayei aņa

 kaso egiten diratela;

 baņan ixilil egonagatik

 ik ondo dakiņ, Mikela, ,

 guk nai diyegun baņo geyago

 eziņ nal izan leikela.

 

 15

 

 Beron gaņian izaten dira

 gure izketa geyenak;

 iņola ez ditu maiz aipatuko

 onenbeste nai diyenak!

 Guretzat oraiņ aundiyak dira

 orko gauza txikiyenak.

 Au esaten det jakiņ dezaten

 lenago etzekitenak.

 

 16

 

 Lenago anbat aiņtzat artzen ez

 ginduzen gauza guziyak,

 ainbesteraņo edertzen ditu

 oraiņ eziņ ikusiyak:

 Euskal erriko mendi ta zelai

 ibai arkaitz ta sasiyak,

 beņere eziņ astu litzake

 ayen tartian aziyak.

 

 17

 

 Gu guyenian gabiltza emen

 esna ere ametsetan,

 beti pentsatzen berongan eta

 Euskal-erriko gauzetan,

 askok diyonez bizi gerade

 txit toki aberatsetan;

 baņan ez dago Donostiya-rik

 gure lurrian bestetan.

 

 18

 

 Ameriketan ikusten ditut

 zenbait euskaldun "andare" 

 bizi diranak beren lurrari

 aitormenik eman gabe,

 baņan ez dute ezagutzen, ta

 oyek barkatubak daude.

 Nik Donostiya eskatuko det

 Paraiso-ra joanta ere.

 

 19

 

 Euskal-lurreko lore-baratza

 Zeruko intzez bustiya

 beste izar ta argi guztiyak

 itzaltzeko eguzkiya;

 zure berdiņik iņun ez dezun

 biyotzeko Donostiya...

 Nork du mingaņa zu gortitzeko

 merezidezun guziya!

 

 20

 

 Donostiyako "Ziudadia",

 Irutxulo-ko uriya;

 Etxian zuben perlik onena

 jainkuari ixuriya

 zartzen diranen alaitzallia

 gazte guztiyen nobiya;

 Zeruba zer dan ezdakit baņan,

 zu zera nere gloriya.

 

 21

 

 Urruti zaude eta zalla da

 ni zugana iritxtia;

 onenbeste nai dizun batentzet

 zer bizimodu tristia!

 Alaipide bat bakarra daukat,

 ametsetan sinistia;

 Zu ikusteko noiznai asko det

 nere begiyak ixtia.

 

 22

 

 Nere osaba Joxe Bernardo

 iritxi naiz ontaraņo

 ta ixiltzera nua, zer esan

 asko badaruzkat baņo.

 Gure berriyak zabaldu bitza

 derizkiyon lekuraņo

 esanaz bere illoba dala

 Pedro Maria Otaņo.

 


inprimatu