inprimatu
Maisubari
Izenburua:
Maisubari
Sinadura:
Otaño, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaño, Pedro Maria

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maisubari

 

Otaño, Pedro Maria

 

 1

 

 Esaera zarra da,

 iñoiz jakintsubak,

 egiñ oi dituztela

 txit gauza txatxubak;

 zalla dira bildutzen

 onra ta protxubak

 inola eztu pentsatu

 au gure maisubak!

 

 2

 

 Guk nai diyogulako

 Euskerari fidel,

 ipintzen diguzu

 bekoskua goibel?

 Asko dakizularik

 gaizki zaude, Migel,

 ezin biurtu leike

 amorrayik igel.

 

 3

 

 Gerentzako degula

 naitasun urriya

 ta bestienganako

 guztizko tirriya.

 ¿Beraz orren zitala

 da Euskal-erriya?

 ¿Ain txartzat aldaukazu

 zere jatorriya?

 

 4

 

 Ezagun da erritik

 urruti zaudena...

 Ez da gaitza euskaldunak

 eskatzen dutena,

 baizik izan dedilla

 ongi mundu dena

 ta utzi deigutela.

 ostu zigutena.

 

 5

 

 Gutxi letzen dubela

 Euskeraz ta argatik

 izkribatutzen dezu

 erderaz gogotik.

 Guk ez ta zu badezun

 maitasunagatik

 edo kalte geiayo

 egitiagatik.

 

 6

 

 Jakiñik orkuak zer

 tirri dabilkiten,

 beñere ez dutelako

 egirik iakiten, 

 etziñan nekatuko

 lan oyek egiten,

 ez baziña gaurdaño

 Bilbaotik irten.

 

 7

 

 ¡Bilbaotik irten ta

 Salamanka'raño!...

 ¿Noraño juan zerada

 zu, Migel, noraño?

 gu etorriyagatik

 beste munduraño,

 uste det alderago

 gaudela zu baño.

 

 8

 

 Labur gelditu arren

 euskerazko lanak,

 badira erderazkuak

 zureganuntz joanak;

 irakurri itzazu

 albadezu danak

 utzi gabe egiña,

 basaldua jaunak.

 


inprimatu