inprimatu
Limosnacho bat
Izenburua:
Limosnacho bat
Sinadura:
Otaņo, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaņo, Pedro Maria

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
25.zk.
Orrialdea:
160

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Limosnatxo bat

 

Otaņo, Pedro M.

 

 1

 

 Mutill koxkor bat itxu-aurreko

 zubela aldamenian,

 gizon burusoill bizar zurit bat

 bi makuluren gaņian,

 kale (i) ertzian ikusi nuben

 iņora eziņ joanian;

 ta bera nor zan jakiņ nayian

 inguratu nintzanian...

 limosnatxo but eskatu ziran

 Jainkuaren izenian.

 

 2

 

 Zerbait emanaz galdetu niyon

 altzan modu onenian,

 jayotzatikan al zeukan ala

 gaitzak artuba mendian;

 erantzun ziran: ez, semia, ez,

 nik indarra nubenian,

 ez nuben uste iritxizerik

 onetara azkenian...

 gaur limosna bat eskatutzen dot

 Jainkuaren izenian.

 

 3

 

 Eta jarraitu zuben esanaz:

 -lengo gerrate denian,

 ni aurren xamar ibiltzen nintzan

 beti edo geyenian;

 nekatu gabe, aisa igoaz

 aldapik luzienian;

 etzan buruba asko etortzen

 gu ala gabiltzanian...

 gero limosna eskatutzerik

 Jainkuaren izenian.

 

 4

 

 Odola bero eta buruba

 arrua daguenian,

 edozeiņ eran sartutzen da bat

 alako itxumenian;

 atsekabe ta negar samiņak

 badatoz ondorenian;

 sola erebait batek biziya

 utzitzen ez dubenian...

 limosnatxo bat eskatu biar

 Jainkuaren izenian.

 

 5

 

 Iņoiz pentsatzen nere artian

 ni jarritzen naizenian,

 gaur ere asko dirala joango

 lirakenak zuzenian,

 ez luke iņork sinistatuko

 zer pena ematen diran.

 Ai! orla nintzan ni ere sendo

 ta gazte nenguenian...

 gaur limosna bat eskatutzen det

 Jainkuaren izenian.

 

 6

 

 ĄAi! txorakeri asko egiten

 da zentzurik ez danian,

 sinista zazu ur au pasia

 daukanaren esanian;

 obiago da garai dan arte

 alegintzia lanian,

 negar egiņaz ibilli gabe

 gero denbora joanian...

 limosnatxo bat bildu eziņik

 Jainkuaren izenian.

 


inprimatu