inprimatu
Larralde-ko Magdalena. Sara
Izenburua:
Larralde-ko Magdalena. Sara
Sinadura:
Otaño, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaño, Pedro Maria

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
43.zk.
Orrialdea:
272

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Larralde'ko Madalena'ri

 

Otaño, P.M.

 

 1

 

 Franzes euskeran itz egiten dan

 mendi tantayen artian,

 Sara deritzan odei kutun bat

 dago ibartxo batian.

 Erri leyal au nabaitutzen da

 gure kondaira maitian,

 irakurriyaz edo entzunaz

 zer gertazan jakitian,

 milla zortzireun eta

 amabigarren urtian.

 

 2

 

 Erriya artako aingerutxo bat

 Larraldeko Madalena,

 zan amazazpi urte besterik

 artian etzituana;

 guraso onak eska lezaken

 alabarik leyalena,

 ikusirikan erriya artan

 apaizik etzeguana,

 konfesatziagatikan sartu

 zan Españiyan barrena.

 

 3

 

 Fediagatik joan da egondu

 zan Nafarruko Bera'n,

 an konfesatu eta gajua

 etxerako etorreran.

 Españiya eta Franziya nola

 zeuden gudan edo gerran,

 katiatuta gelditu zuten

 bere erriko sarreran,

 eta Kottadak ziyon:-Ez dakit

 zertan gaizki egin dedan.

 

 4

 

 Ibilli izan bailitz bezala

 ispi edo zelatari,

 aur maite ura gaitzik sekulan

 egin gabia iñori.

 Agertu bear izan ziyoten

 Fiñer buruzariyari,

 ark bereala agindu zuan

 gillotina jaso bedi,

 eta lepua kendu bezayo

 Madalena Larralderi.

 

 5

 

 Arrano zarren atzaparretan

 mantxa gabeko usua,

 illtzana bezala gelditu zuten

 ¡ai Madalena gajua.

 Agintariyen buruzariya

 izanik errukitsua,

 esaten ziyon:-Uka ezazu

 gaur emandako pausua,

 erantzun ziyon:-Ez det egingo

 ni juramentu falsua.

 

 6

 

 Jesus maitiak gogoz bidia

 igaro zuan modura,

 barkaziyua ta naitasuna

 banatuaz ingurura.

 Salbe Rejina kantatuaz da

 begiratuaz zerura,

 gillotinara igo ta ill zuten

 zoragarrizko aur ura,

 ta aingeruak eramana da

 Santuen bizi lekura.

 


inprimatu