inprimatu
Kubako gure anayai
Izenburua:
Kubako gure anayai
Sinadura:
Otaņo, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaņo, Pedro Maria

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
79-81

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kubako gure anayai

 

Otaņo, Pedro Mari

 

 1

 

 Gure lenengo guraso aita

 Adan ta ama Eba'ren,

 lendabiziko semia Kain

 ta Abel izandu ziraden,

 baņan kondairan ekusten danez

 biyak anai sortu arren,

 nola etziran beņere iritxi

 maite izatera alkarren

 orra gerreta gizon iltzea

 sustraya nondik datorren.

 

 2

 

 Adan ta Eba'ren seme oriyek

 izanik bi anai bakar,

 baņan etziran beņere iritxi

 maite izatera alkar,

 Kain gaistuak Abel justua

 ill zuben albeziņ azkar,

 geroztik onuntz esan liteke

 bizi gerala su ta gar,

 oraindikanen mudatutzeko

 etxura gutxitxo dakar.

 

 3

 

 Mundutar danak ibillitzeko

 geroztik esan dan giran,

 guk ezdakigu zergatik baņan

 nonbait ala komenizan,

 iya sei milla urtez ondoren

 begira nola gabiltzan

 baņan beartu izan geranez

 gerran edo gudarizan,

 Espaņitarrak anekorikan

 ezta beste iņon izan.

 

 4

 

 Nork eztu entzun txit antziņako

 altabixkarko kantua,

 zeņez ez daki Ronzesballesko

 Karlo Magno'ren paktua,

 Nabas de Tolosa'ko Muslimen

 indar zar purrakatua,

 Sagunto'n ta Numanzia'n

 Espaņolai gertatua,

 gauz oyen jabe dan dierriya

 izan zagun maitatua.

 

 5

 

 Ezaguturik Guzman el Bueno

 zer egin zuben Tarifa'n,

 atzerritarrak ekusten dira

 oraindik arriturikan,

 eta Isabel la Katolikak

 moruak Granada'tikan,

 bigaltzen ditu Kristandadia

 indartutzia gatikan,

 gure Kolon'i laguntutzeko

 bere patrikeratikan.

 

 6

 

 Zenbat erauntsi sartu izanduda

 Espaņiyako erriyetan,

 asko iritxi izandu dira

 agintzera egiyetan,

 Ebro'tik bera asi eta emen

 diraden alderdiyetan,

 baņan ama onek lurra beria

 maitatutzendu ziņetan,

 eta Euskaldunak libre oituak

 dira beren mendiyetan.

 

 7

 

 Ixillerazten dizkit gauz asko

 bukatu bear laister,

 Espaņol danak orla izanik

 Euskalduna'gatikan zer,

 esan nezake oyen laguntzik

 gabe iya iņoiz ezer,

 egiņ ez bada ematen diot

 Jaungoiko onari esker,

 guretzat gorde ditubelako

 orrenbeste gauza eder.

 

 8

 

 Areriuak edo etsayak

 gu eztali nai arren loiz,

 Espaņiyako legoi portitza au

 nola eztan izutu iņoiz,

 eztu galdatzen zenbat diraden

 nondik datozen edo noiz,

 sorterri ontan bizi bizirik

 daude Belarde ta Daoiz,

 zeren biyotza altxatzen zayon

 dabillenari arrazoiz.

 

 9

 

 Nola Erroma'k mundu geyena

 arturik zeukan mendian,

 guztiz sinismen aundiya zuben

 bere gerrari jendian,

 eta Oktabio Augusto asi

 zan Euskaldunaren galdian,

 esanez bere gerra gizonai

 oraindik libre daude an,

 ia ekarri zaizkidatzute

 auntzak bezela artaldian.

 

 10

 

 Lekobide zan buruzariya

 orduko Euskaldunena,

 eun urte anbat geyago

 igaruak zituena,

 gero Otzobal bere lagunak

 agintzen zuben urrena,

 Lartaun gaztia oyen esana

 zintzo egiten zuena,

 ta ondorengo jende guziya

 oyen antzekua dena.

 

 11

 

 Sartu ziraden Erromatarrak

 gure lur maite ontara,

 baņan etzuten Euskaldunikan

 menderatu iņotara,

 Lekobide ta bere mutillak

 belaun bat lurrian para,

 eta tiratzen zuten kolpian

 etsaya iltzen zan dardara,

 azkenerako berak juan biar

 izan zuten Erromara.

 

 12

 

 Erroma'tarrak talde gogorrak

 lur asko zuten berendu,

 ta Lekobidek zarrai deituaz

 onela itz egitendu:

 Jaunak Ernio'n danok luzaro

 egiņ gindezke mantendu,

 nere iritziz obe genduke

 alpercik gaudenak kendu,

 ta sasoyekuak saya ditezen

 ori egingo bagendu

 

 13

 

 Gerrari zarrak erantzun zuten

 ederki dago gauz ori;

 eta bertatik fin gaude emen

 danok jarraitzeko zuri,

 gu Ernio'ko aitzetan bera

 bost eun aiton buru zuri,

 amill gaitezen eta lenbailen

 geren odola ixuri,

 ondorengorik Erroma'tarren 

 mendera ez dediņ erori.

 

 14

 

 Beren semeak artu bazuten

 Erroma'tarren morrontza,

 emazte edo alabarentzako

 seguro zetorren lotsa,

 aiton oyentzat au pentsatzia

 aiņ samin ta zorrotza

 non naitasunaren indarrarekin

 altxarik beren biotza,

 ondorengoak bizi gitezen

 autu zuten eriotza.

 

 15

 

 Erromatarrak egonagatik

 oitura ateratzen jaun,,

 ekusirikan ezin zutela

 lur ontan geyago iraun,

 esan zioten oyen errira

 bost okeikoren kontra eun,

 zijoazela eta arturik

 larogeita emeretzi laun

 joan zan ta gallen an gertatuzan

 Oyarzungo seme Lartaun.

 

 16

 

 Minberatzia gerta litezke

 zenbat egiya esanaz

 baņan ez dute kejakizunik

 Aitor'en semien lanez,

 gure dierri edo patria au

 beartu izandu danez,

 naiz serbitzeko orain bezela

 premi aundirik izan ez

 Euskal'erriyak lagundu diyo

 bere odola emanaz.

 

 17

 

 Noiz nai arkitu izandu danez

 Espaņiya bearrean,

 naiz emen bertan edo urruti

 munduaren bazterrean,

 leku beroan edo otzian

 itsaso eta legorrian,

 beti azaldu zayo laguntza,

 Kantabritarren larrean,

 eta Euskaldunak ikusi dira

 beste guziyen aurrean.

 

 18

 

 Tubal'en kastak ezin kontala

 oroimen badadukazki,

 mundu guztiyak aitortutzendu.

 ezta esatia aski

 Okendo, Lezo, ta Idiakez

 Txurruka, eta Legazpi,

 ta beste askok duten oimenik

 etzuten izango noski

 beren agintza mirarietan

 portatu baziran gaizki.

 

 19

 

 Oraiņ azkenik Espaņiak txit

 berea duen Abana,

 erregiņ batek Kolon-en bidez

 eskuperatu zubana,

 ta lotzik eta zentzurik gabe

 gure kontra altxa dana,

 nonbait ezdaki Espaņitarrak

 bildutzean alkargana,

 beti arrazoiz guazelata

 eziņ bentzutu gerana.

 

 20

 

 Orain dirala lareun urte

 Kuba-tarrak zer ziņazten

 pistiyen gisa larru gorririk

 ortxen ekusten ziņazten,

 gure aitonak erakutsiyak

 jaten, izketan ta jazten,

 zeren amari ari zerate

 garraztasuna ematen,

 ikusiko da beiņ betirako

 aspertzen ote zeraten.

 

 21

 

 Ondo dakigu oraingo ontan

 etzeratela bakarrak,

 zirikatutzen zaituztelako

 atzetikan yanketarrak,

 egazti arraparien gisa

 luzaturik atzaparrak.

 baņan legoya eztu izutzen

 basakatuen kalparrak,

 eguzkitara guk aterako

 ditugu zuben zatarrak.

 

 22

 

 Zenbat guraso zubengatikan

 gaur negarra dariola

 arkitutzenda ekusirikan

 semea falta zayola,

 zenbat emazte eta andregai

 eziņ alaituz iņola,

 eta ala ere ezagutzen da

 ez diotela ajola,

 errespetatzen ez dezutenak

 inozentian odola.

 

 23

 

 Agur gerrari Espaņitarrak

 batez ere Euskaldunak,

 zuei begira gaude guraso

 senide eta lagunak,

 geok urruti egonagatik

 biotza or daukagunak,

 beti kontatzen gure ondotik

 falta diraden egunak,

 bizi geraden arte beņere

 aztuko etzaizkigunak.

 

 24

 

 Ekusirikan ama negarrez

 semeai laguntza eske,

 geren odola eskeņi gabe

 gu nola egon gindezke,

 ez ori eziņ gerta liteke

 beldur gabe baggundezke,

 beragatikan anai leyalak

 beti sayatu zaitezte,

 proatu dedin bageradela

 izena degun ainbeste.

 

 25

 

 Seme maiteak joan zeratenak

 gerrara Kuba aldera,

 proga zazute gure sorterri

 au dala lengua bera,

 eta emen au zabaldurikan

 laister mundu zabalera,

 otoiz ta malkoz apaindurikan

 iltzen diraden galera,

 aurki atozte zai daukazuten

 amatxoren magalera,

 goiturikan milla lekutan

 bentzutu duben bandera.

 

 26

 

 Beraz manzibak ja, ja, ja, guri

 artu nai digute goya,

 oyek oinpian sartu nai dute 

 Espaņiyako legoya,

 mundu guztiya begira dago

 eta orain da sasoya

 erakusteko aukeratutzen

 degula betiko oya,

 botatzen utzi baņo lenago

 geren arpegira loya,

 zergatik gure alde dauzkagun

 indarra ta arrazoya.

 


inprimatu