Ernani
Otaño, P.M.
1
Urbieta'ko Juan'en
sort-erriya, orra
seme leyal askoren
siaska jatorra;
biyotz biguñekua,
gudari gogorra,
zure izen maitia
ez liteke borra
zergatikan zeraden
eukaldunen onra.
2
Ez izanagatikan
aundi ta bikaña
aiñ zerade polita,
txukun ta apaña,
gañera euskalduna
besterik ez aña;
lur ontan biyoztsuak
denak dira, baña
nere ustez, Ernani
zu zera estraña.
3
Euskaldunen oiturak
ta gure izkuntza
jakin nai ditubena
joan bedi aruntza;
nola Euskara dagon
iya umezurtza,
au sapai txarrekuak
nai diyote bultza...
Ernani, zu zerade
ezti onen eultza.
4
Inguruan daruzkan
menditxuak berriz,
aiñ alakiyan ez det
nik ikusi begiz;
betiak gaztañez ta
sagar muxu gorriz,
denetan politena
tontortuba arriz,
Santa baten izena
dauka edergarriz.
5
Begira zayozute
Santa Barbara'ri,
ardiyak zaitzen dagon
artzaya diruri
beti ernai «otsorik»
ote dan ageri;
ez diyo txarkeririk
egin nai iñori,
baizik lagundu bere
erri maitiari.
6
Asko lezakiana
edo indartsua
bezela da Ernani
prestu ta mantsua;
baztartutzen dubena
etsai setatsua
bizi da lagunduaz
jende biartsua:
7
Ernani'ko alaba
eder ta txukunak,
zubek zerate egi-
azko euskaldunak;
oraindikan zautenak
aingeru kutunak,
gero izan zaitezte
andre t'ama onak
beti sortu ditezen
seme biyotzdunak.
|