inprimatu
Donostia
Izenburua:
Donostia
Sinadura:
Otaño, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaño, Pedro Maria

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
153.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Donostia

 

Otaño, Pedro Mª

 

 SARITUA

 

 Nola gizon guztiyak

 chit aundiyak diran

 eta oso chikiyak

 denbora berian,

 batek asko pentsatu

 eta ondorian,

 igartzen diyo nola

 gauz'asko lurrian,

 ainbeste itsasuan

 ala legorrian,

 egongatik anbat

 gugandik urrian, 

 Jaungoikuak daduzkan

 betiko gordian.

 

 Argatik dago chutik

 betiko galdeera:

 -¿Zergatikan chit gauz'au

 beste ori zer da?

 -Iñoiz erantzuteko

 izaten da era,

 gizona irichi da

 zerbait jakitera,

 illunpetatik gauza

 asko du atera:

 bañan jakintsunetan

 geyena dan bera

 erortzen da maizena,

 galde egitera:

 -Zergatikan da gauz'au

 beste ori zer da!

 

 Isiltzen diranian

 gizon jakintsunak,

 izketan asten gera

 guchi dakigunak;

 ayentzak bide asko

 daude chit illunak,

 estrapozoz beteak

 eta trabadunak;

 guretzat berriz denak

 liraiñ ta legunak,

 gañera geren ustuz

 oso ezagunak;

 ez bestek erakutsi

 izan dizkigunak

 edo ikashiretik

 datorkizkigunak,

 baizikan ametsetan

 sortzen zalzkigunak:

 Naiz farra egiñ iñoiz

 aditzen digunak,

 beti izango dira

 guretzat lagunak.

 

 Argatik, galdetzian;

 ¿Donostiya zer da?

 Ikusten da lenago

 diyoten bezela,

 jakintsu aundi denak

 isillik daudela,

 edo geyenaz ere

 mintzatzen dutela

 lan ori erabaki

 eziñ ditekela

 ametsgilliak berriz,

 kolpian, berela,

 bere erantzuera

 ematen dubela

 esanaz: -¿Donostiya?

 Kantauriko perla,

 ta beste izen asko

 errezki orrela,

 chit ondo datozenak

 jartzela ditubela.

 ¡Nork ukatu doaya

 berez datorrela!

 

 Naspillaturik beren

 pisuz eta neurriz,

 mundu guztiya bete

 nai dutenak egiz,

 bete oi dutena da

 kopeta izerdiz,

 gauzak ezagutzeko

 arreta geyegiz.

 Nik agurtutzen ditut

 begiramen aundiz,

 naiz berak farra egiñ

 gure umekeriz;

 or konpon ditezela

 beren jakinduriz;

 neretzat Donostiya,

 ara zer dan berriz:-

 Uso bat biralduba

 Noe-ren Arkatik,

 iñon legorrik bazan

 jakitiagatik,

 pisti leyal gasua

 al zuben lekutik,

 izpi bat chinchilika

 zubela mokotik,

 aditzera emanaz

 argiro gogotik,

 azaltzen ari zala

 lurra ujalpetik,

 biurtu zan aizera

 urditza artatik,

 lokabetuaz denai

 zeukaten dudatik.

 

 Putzuban emanikan

 len ainbeste jira

 uso ona biraldu

 zutenak urdira,

 noiz bait irichi ziran

 Ararat-mendira,

 lenbizi egokitu

 Noe buruzariyak

 irtenik erdira

 ta eskerrak emanez

 Zerura begira,

 itza bireztu zuben

 bere familia,

 esanaz: -Sem ta Jafeth.

 egnu'etorri da

 ta Jaunak agindubak

 egiñ bear dira,

 Zeren emazteakiñ

 biyak urrutira

 joan bear dezute

 bizitza berriya;

 Kan ta bere andrea

 nerekin baitira;

 ait'amak zarrak gaude

 ta izan kupira,

 ez lotsikan biraldu

 gure aurpegira.

 ¡Oraiñ bendiziyua

 ar zazute, tira!

 -Eta agindu zuben

 beste alderdira:

 Pisti, denak bijoaz

 alduten tokira.

 

 Aiñ leyal legor billa

 juan zan egaztiya,

 ekarririk birpiztu

 zituben izpiya,

 pisti denak bezela

 izan zan utziya;

 bañar argitasunez

 nola zan jantziya,

 aurrera eramanik

 bere iritziya;

 laster igaro zuben

 legerdi guztiya.

 Oroitutzen zan leku

 On bat ikusiya

 eta bera izanik

 chit egalariya,

 alderdi artara zan

 berela abiya,

 topatzera goguan

 zedukan tokiya.

 Irichi zubenian

 berriz Kantauriya,

 emenchen autu zuben

 beretzat kabiya:

 etzin zan, eta ez da

 begira, non daguan

 gaisua jachiya:

 "len usua zan eta

 oraiñ Donostiya",

 

 Buruba ageri du

 gaztelu orretan;

 Gorputza Donostiko

 eche ederretan,

 ta itsatsa Loyola-

 ko erriberetan;

 eskuiko egua

 Ategorriyetan

 eta ezkerrekua

 Antiguan bertan

 edo alde artara

 dauden birietan,

 Beste pisti batzubek

 egope onetan,

 ikusten dira iñoiz

 uda-egunetan,

 beren lumak bustiyaz

 Konchako bagetan

 pozkidaz dabiltzala

 jostatzen uretan...

 Sartu gabe kondaira

 luziagüetan...

 orra nere iritziz

 Donostiya zer dan.

 


inprimatu