inprimatu
Amets bat. On Ramon Artola euskal-izkribalari zarrari (ordañez)
Izenburua:
Amets bat. On Ramon Artola euskal-izkribalari zarrari (ordañez)
Sinadura:
Otaño, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaño, Pedro Maria

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
229-237

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Amets bat. On Ramon Artola euskal-izkribalari zarrari (Ordañez)

 

Otaño, Pedro Mª

 

 Ni jayo nintzan Euskal-lurreko

 leku pozgarri abetan

 eta Euskera irintsi nuben

 lenbiziko asnasetan

 amak siaskan nedukanian

 edo bere besuetan

 kontu politak esanaz beti

 kantatubaz batzubetan,

 geren aitonak moldatutako

 itz-neurtu ta bersuetan,

 neri begira eziñ aspertuz

 anchen ordu osuetan

 semechuaren bizigarriya

 berak bere pechubetan

 emanaz, azi ninduben, ain

 izaera gosuetan,

 nun egundano etzaidan aztu

 geroz nere pausuetan,

 iñoiz arkitu izanagatik

 bizitza erosuetan.

 Ainbesteraño baturik negon

 neronen gurasuetan

 ta jayotzatik beti onduan

 ikusitako gauzetan;

 bañan etsayak miñ artzen nunbait

 gure poz ta jolasetan

 argatik gerok batere kulpik

 ez gendubela ezertan

 chit urrutira juan biarra

 izandu nuben batetan.

 Oso gazterik arkitu nintzan

 Amerikako Panpetan

 ta bizi-modu chit erosua

 iduki arren an bertan

 nere biyotzak etziran uzten

 sekulan ere paketan,

 iduri zuben berriz eguak

 neukazkiyela anketan.

 Esaten da bat bizi leikela

 ondo alderdi danetan

 -bai, asetzia beste gauzarik

 az badu artzen arretan-

 bañan gizonak odol piskabat

 baldin badu errayetan

 eta chikitan bizitu bada

 esan dan modu ayetan,

 egunaz zerbait atzendu leike

 darabilzkiyen lanetan

 bañan pentsatzen jartzen danian

 bakardadian gabetan,

 zenbateraño supritutzendan

 nik ondo progatu det an.

 Iñola ezin pentsatu nuben

 nere lurrian bestetan

 eta, ara zer gerta zitzaidan

 arrats batez ametsetan:

 Amets eragin ziran

 neukan desiuak,

 non artu ordurako

 arrats artan luak,

 beriala zabaldu

 zizkiran eguak

 eta lagundurikan

 betiko lekuak

 istan-patez igaro

 nituben leguak

 mendi eta zelayak

 tontor ta zuluak;

 legor eta bustiyak

 lur ta itsasuak

 laño eta odeyak

 erri ta basuak;

 batere neke gabe

 egiñaz pausuak;

 neretzat bide danak

 ziran erosuak.

 Inbiriya ziraten

 aideko usuak,

 atzian gelditutzen

 ziran balazuak,

 ta etziran segitzen

 chimistaren subak.

 Ezin busti ninduben

 euri erasuak

 aitu ziraden traba

 eta arazuak.

 Urruti egon arren

 nere gurasuak

 Amerikan zabaldu

 orduko besuak

 biyen artian artu

 nituben gasuak

 ..............

 Nik. Ama! Aita! Amacho!!

 Amak. Nere seme! Semecho!!

 Nere besuetan... o!!

 Aitak. Mutill emen aiz. ¿Nola ago?

 Amak. Ai! Eutsi nere seme...

 musu bat... onlase...

 ma... ma... berriz ere bai

 ma... len bezelase

 jango zinduzket dana

 aren nago gose

 ausenda zoramena

 ni ezin naiz ase...

 ...................

 Nere seme laztana

 ondo zaude noski?

 ni illko ninduke zu

 ikustiak gaizki...

 ...................

 Sekulan ez det izan.

 ai, onenbeste poz,

 argatikan begiyak

 bete zaizkit malkoz,

 bañan biyotzetikan

 aiñ eztiro datoz

 farrez baño geiago

 gozatu det askoz.

 Nere seme ederra,

 eldu berriz, atoz.

 Nik. Ama! Aita!

 Aparte bizi beraz

 onenbeste nai-ta!

 Aitak. Mutill, ausen nai nikan

 oraiñ emen ago

 ta ez dek noski berriz

 asmorik izango

 gure aldamenetik

 juateko geiago?

 Ez aldiguk orlako

 penarik emango.

 Amak. Zer da, nere senarra,

 zer da kontu ori?

 geiago orlakorik

 begira gero neri

 aitatutzen banazu.

 Atoz Pello Mari,

 laztan gozo bat, musu...

 orlasen... amari...

 ...................

 Nere seme ederra

 au poza eman diak,

 ¡ya ler egin zikan

 nere barrunbiak,

 ama guztiyak gaituk

 semien zaliak

 bañan nork izaiteizkik

 onlako aliak?

 Nik egingo nizkikek

 millaka galdiak

 nekatuba ez baldiñ

 baueka biriak,

 bañan, nola egongo

 aizen logaliak

 ondo gobernatu ta

 oyera juan biak.

 ................

 Danak lotan zioztik

 ire seniriak

 i ezkeroztik sortu-

 tako landariak.

 Biyar gonbiatuko

 dizkiyat aidiak

 eta ingurumari-

 ko adiskidiak:

 pobre izan arren, ez

 gaituk eskaliak

 zer jana bazedukak

 gure sukaldiak;

 bañan aik badizkiyat

 mokaru obiak

 armariyo chokuan

 iretzat gordiak

 umotutako sagar

 eta udariak

 jarri ezkeroz iñork

 ikutu gabiak.

 Ia semecho, musu

 bat eman akiak;

 gosatzen aukanian

 oyeko pakiak

 ayek janaz kontubak

 esango nazkiak.

 

 Aitak. ¿Zer goguangarriya

 dan gaurko eguna,

 ausen da suertia

 izandu deguna,

 etortziaz gañera

 gure seme ona

 guk echian ostatuz

 daukagun amona...

 Amak. Iya ez nintzan artzaz

 oroitzen, gizona,

 gure mutillak; eman

 digun poztasuna

 dala meriyo neukan

 burutikan juna:

 urasen da sarra ta

 polita zegona

 begiyetan aldizka

 zer alaitasuna;

 batian galdu samarra

 dauka osasuna

 edo barrenen zerbait

 berak nai eztuna.

 Suspiriyo batzubek

 isilik entzuna

 nago berari eta

 pentsatzen egona:

 acho sar polit onek

 ¿zer ote du, Jauna?

 Semien bat agiyan

 aldegiñ dubana?

 Ainbeste begiramen

 neukan beragana

 ikusirik aiñ sarra,

 garbi ta chukuna;

 berrogei arabakiz

 konponduba gona,

 alde danetara aiñ

 modu polit-duna

 diruri aingeruben

 kolkoko kutuna.

 Kontatu digu bere

 bizitza aztuna,

 -guk zer baliyo degu,

 ura da iztuna-

 ¡ai ayek gauz ederrak

 esan dizkiguna!

 bañan erana dago

 nunbait beazuna

 negarrez aitatutien

 du etorkizuna;

 nik ere nola deran

 chit biyotz biguna,

 berialasen artu

 diyot naitasuna,

 eta galdeturikan

 al bezin leguna:

 "Ama, ¿berori zeiñ da,

 anbat alarguna?"

 Eranzun dit, esanaz:

 -Ni naiz euskalduna...

 ......................

 Onen ondoren, amak

 agindu bezela,

 eskuban arturikan

 piztu ta kandela,

 to esanaz Jainkuak

 gabon ziyotela,

 zai nedukan oyera

 juan nintzan berela,

 amona sar on ura

 goguan nubela.

 Eranzi ta maindire

 tarteko epela

 gogatzen iya luak

 artuban neuela

 ta begiyak ichiyak

 nedukaizkiyela,

 kolpez ikusi nuben

 argituba gela

 eta erdi erdiyan

 chutik zeguela

 amona sar bat diz-diz

 egiten zubela,

 zeña izketan asi

 zitzaidan onela:

 »Ama Euskera naiz, Pello Mari,

 »etzaitezela bildurtu;

 »kezketan nator beste aldera

 »ote zeraden bigurtu;

 »ainbeste semek igesegin dit,

 »iya naiz negarrez urtu:

 »iez ote dezu zuk ere naiko

 »nere malkorik legortu!

 Au entzutian odol guziyak

 ur bigurtu zitzaizkian

 eta saltatu nintzan oyetik

 zergatik negon gaizki an,

 esanaz:-"Ama, bere lurrian

 beraz berori eskian!

 Bedorrena naiz, agindu bizait

 nik zer egin nezakian."

 »Gauza aundirik etzenezake,

 »ezagututzen det ori,

 »urruti izan dan batentzako

 »pranko lan zalla diruri,

 »bañan ez diyot nik eskatutzen

 »ezin dubenik iñori,

 »eta ara zer agindutzeko

 »asmoa daukadan zuri."

 Eskutik eldu ta muñ emanaz

 bertan belaunikaturik

 eranzun niyon:-"Ama, agindu,

 ez izan nitzaz ardurik.

 ¿Beraz bedorren lurrian dago

 Euskera iya galdurik?

 ni beria nau, eta ez det nai

 kontzientziko kargurik."

 -»Diyozun aña maite badezu

 »zartu dan Ama Euskera,

 »billa ezazu EUSKAL-ERRIA

 »izendatzendan papera;

 »ura da nere bizi-lekuba

 »ez det nai andik atera,

 »seme leyalak an biltzen zaizkit,

 »juan zaitez ayen artera."

 Ama Euskerak au esan ziran

 jarririk begi alayak,

 orrengatikan nakar onera

 berari lagundu nayak:

 guchi nezake, oso chikiyak

 dira nik dauzkadan gayak,

 bañan pozkiroz egingo ditut

 gaubak egun, aste jayak;

 leku piska bat EUSKAL-ERRIA-n

 eskatzeizutet, anayak.

 


inprimatu