inprimatu
Ama euskara
Izenburua:
Ama euskara
Sinadura:
Otaño, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaño, Pedro Maria

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
39.zk.
Orrialdea:
246

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama euskera

 

Otaño, P.M.

 

 1

 

 Bizi lekutxo txiki batean

 berez toki zekenean,

 bañan ala ere pozez semeak

 bildurik zeduzkanean,

 bizi zan ama biyotz samurra

 berien aldamenean,

 danak alkarri lagun egiñaz

 sayaturikan lanean,

 iritxi ziran larreak baratz

 biurtzera azkenean.

 

 2

 

 Jaungoiko onak ikusirikan

 jende aren ontasuna,

 beti oparo ematen zien

 indarra ta osasuna;

 lanaren birez berendu zuten

 lur zallaren erantzuna,

 urrutietan ere izan da

 geroz askotan entzuna,

 nola mirariz artu oi zuten

 ango ugaritasuna.

 

 3

 

 Ainbeste zuten lur zikoitz ura

 landu eta ongarritu

 non eman zuben jankayarebiñ

 danak oi ziran arritu;

 bañan jatunak ere geyegi

 nola ziran ugaritu,

 ta leku txiki edertu ura

 eziñ zeikian aunditu

 norabaitera joan bearrean

 asko ziraden arkitu.

 

 4

 

 Lur txiki artañ guzien diña

 gauza nola etzegoan

 seme batzuek txit urrutira

 bear izan zuten joan;

 bañan, ai! nola arkitzen zira

 andik aldegindakoa!

 itz bat bakarra zebillen aien

 biotzean ta aboan:

 "ama, gaxoa beste gauzarik

 etzeramaten gogoan.

 

 5

 

 Atzeerrian noizean beiñka

 beren aldeko berriak

 artzen zituzten seme on aiek,

 bañan txit negargarriak;

 alako batez bat altxatu zan

 malkoz bustirik begirk,

 esanaz: -"ama, galdu ez dezan

 norbaiten gaiztakeriak,

 ekairazute besarkara bat

 beragana joan nai diat.

 

 6

 

 Batzuek penaz utzi ta pozek

 besteen aldamenera

 abiyatu zan seme leyal au

 bide luzean aurrera;

 noizbait, azkenik, inguratu zan

 bera jayo zan lurrea,

 egualdi otzak ziran denboran,

 Egoarriak aldera:

 ai! zer barrendik egiñ zion bati

 bere amaren galdeera!

 

 7

 

 -Adiskidea: ¿bai aldakizu

 gure ama ona non dan?

 -Bai ala fede, eta ¿nola ez,

 gaur gaubean bere onran

 festa degu ta? begira zazu

 apaiñduta nola noan;

 etziñan bada galdez asiko

 aldi egokiagoan:

 atoz nerekiñ ikusitzera

 zeñen alaya dagoan.

 

 8

 

 Anai leyal ta seme on ura

 bestien ondora pozik

 joan zan bilguma eder batera

 eziñ geldituz biotzik

 nola etzuben ikusitzea

 espero alako gauzik

 "ama, deadar egiñ naizuben

 ta eziñ somatu itzik,

 barren barrendik Jaungoikoari

 esker ematea baizik.

 

 9

 

 Ama onratzen ikusirikan

 bere anai ta lagunak,

 au esan zuben urrutitikan

 etorri zan euskaldunak:

 -Euskaragatik albiste txarrak

 guri eman dizkigunak

 ezditu ondo ezagututzen

 gure itz ezti lagunak;

 alkar maiteak izan gaitezen

 izen santu au degunak.

 


inprimatu