Aitona gizagaisoa
Otaņo, Pedro MĒ
Udaberriko usai gozozko
illunabarcho batian;
Donostiyatik urruti gabe
uri ontako partia,
baserritikan onontz datorren
bidechigor politian,
sagar ta gaztaņ, aritz, elorri,
urritz ta lore tartian,
azpi aldian errekachua
marmariyaz ostopian;
eguzkiaren azken dizdizak
aruntzako mendi tentian;
kuku ta be-te chorien kantak
baso guziak betian;
kabi batian lau chorikume
chillar tarteko otian.
Gauz abei denai begiratuaz
emen, gure lur maitian,
"iņon ez dago onelakorik
esanaz nere artian,
netorren, alako batez
jiracho bat ematian,
aitonacho bat arkitu nuben
eserleku arlotian,
berekin zeukan penaren kargak
lurrera iya botian.
Garai ta leku pozgarri artan
gizon ura ikustian,
alaitasunez inguratua
aiņ egoera tristian,
bereganatu nintzayon zerbait
itzegiteko ustian.
Iruditzen zait gaur oraindikan
bera ikusten naguela,
arri tontorcho baten gaņian
eserita daguela;
belaun nekatu bien tartean
urritz makill bat dubela.
beraren puntan ipiņirik len
buruan zuben chapela,
bi eskuakiņ gogor elduaz,
kontu egiņaz onela,
eta kokotza oyen gaņean
lotan balego bezela.
Nola jostatzen pill-pill zebillen,
egoaizecho epela,
buruko ille churi bakanak
egara zijoazela
esan zeikian, uste det berak
sentitutzen etzubela.
Anchen nenguan, bere onduan,
zer egiņ ez nekiyela,
laguntzarik nai zuben galdetu
edo aldegiņ bestela;
itzegiņ zuben, eta keskarik
atera nintzan berela.
Asnas lodi bat irten zitzayon
pechu estutik jasua,
ta lenbiziko au esan zuben.
-ĄĄĄNere Euskara gasua!!!
-Esan onetan ezaguturik,
aitonak zedukan miņa,
erantzun nion: -Jauna Euskara
ez dago aiņ aldegiņa;
oraindik ere lur maite ontan
bada zeņek itzegiņa...
-Baņan nere itz mochak etziran
bera lasaitzeko diņa,
ta zion:-Ondo ikusitzen det
datorkigun erasua;
ez da biziko, laster ilko da
gure Euskara gasua.
-Jauna, ez bedi orla tristetu,
ez dago Euskara juna,
Ez da sentitzen inguru ontan
daguen alaitasuna;
ez du ikusten ez dala gaitza,
baizik dena osasuna;
Euskal-erriko chorien kantak
ez dago pozez entzunak?
-Bai, len bezela zayatzen dira
kukua eta sosua;
ayek or daude, baņan galduta
gure Euskara gasua.
-Jauna, barkatu bizait, berriro
gogor egiten badiyot;
Euskara oraiņ baņo charrago
egon dala deizkiyot;
ez du ikusten nola izkuntza
ontan ari geran biyok?
Gaur Donostiyan ez dakiyenik
ez du aitortu nai iņork
-Baņan erderak betiak dauzka
erriya eta basua;
alperrik zabiltz, galdua dago
gure Euskara gasua.
-Jauna, alaitzen asi gintezke
Euskara maite degunak;
badatoz ustez iya betiko
galdutzat zueden egunak;
len aintzakotzat artzen etzuten
damacho chapela-dunak,
gaur erantzuzen dute biotzez:
-"gu gerade euskaldunak."
-"Baņan ainbestek jartzen diote
traba edo arazua...
-ĄNola nai dezu indartutzia
gure Euskara gaisua!
-Jauna, badaki, nola lenago
ez genekiyen erderik,
eta guraso leyal on askok
umiak argitu nairik,
aldi batean ŋnon ikusi da
izktuntz au gabeko mairik?
Orrengatik dago Euskara
lotsaz chokuan gorderik.
-Bukatu bedi oitura orren
epea edo plazua;
izan zazute maitesiago
gure Euskara gasua.
-Jauna, ez beza negarrik egiņ;
esan diotan bezela,
ikusitzen du lenago baņo
askoz obeto gaudela:
luza lezake, zergatik zaill dan
oso indartzen berela...
-Ontan malkuak kolpez kendurik
erantzun ziran onela:
-Nik erderarik ez dakit, eta,
nere illobak... Ąau sua!
no bezelase burlatzen dute
gure Euskara gaisua.
Au mintzatzian arkitu zuben
nonbait aiņ estu barrena,
non alcharikan eserlekutik
alzezuken azkarrena,
esan ziran: -Ai! Denak nai dute
lege zarrak dakarrena,
eta ez dute ezagututzen
izkuntza dala aurrena,
"Miru gaiztoak menderatutzen
duten bezela usua,
etzazutela illtzera utzi
gure Euskara gasua".
Eskuarekiņ agur egiņaz,
arturik makullachua,
eche aldera abiatu zan
aiņ euskaldun doatsua:
geldi-geldika jarraitu nion
neurtuaz bere pausua,
illobetara biurtu zediņ
aitona gizagaisoa.