inprimatu
Aita-semeak
Izenburua:
Aita-semeak
Sinadura:
Otaño, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaño, Pedro Maria

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
115.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aita semeak

 

Otaño, Pedro Mari

 

 Lagundurikan denoi

 gugatik il zanak,

 seme, azi zaitugu

 aitak eta amak,

 beti zure gidari

 izandu geranak.

 Orain Gurutze onen

 oiñean esanak,

 ondo goguan artu

 biaituzu danak.

 

 Zu Ameriketara

 joatia emendik,

 Jaunak ala nai badu,

 zer egingo det nik?

 An ez dezu izango

 aitik eta amik;

 baiña etzera galduko

 noranaira joanik,

 ez bazaizu aztutzen.

 gaur emen esanik

 

 Gorde zazu buruan

 eta biotzean,

 aitak zer esan zizun

 onuntz laguntzean,

 bitarteko arturik

 Jesus Gurutzean:

 Jaungoikua t'ait'amak

 batek aztutzean,

 ez leike ondo izan

 denbora luzean.

 

 Ez nizuke utziko

 joaten, egiyetan,

 gure erlijiyua

 ez balitz an bertan

 Iritsiko baziña

 ain urrutiyetan,

 erri ta eleizarik

 ez dan tokiyetan,

 oroi zaitez Jainkoaz

 leku gaztiyetan.

 

 Seme, izan goguan

 zere gurasuak

 eta uzten dituzun

 senide gozuak;

 jayo ziñan tokiko

 mendi ta basuak,

 euskerazko otoitzak

 edo errezuak,

 erakutsiyak zure

 amatxo gaixuak.

 

 Iritxi da orduba

 Juan bear dezuna,

 badakizu ait'amak

 emen dauzkatzuna;

 ez dezazula aztu

 gaur neri entzuna.

 Itz baterako au da,

 eskatzen zaizuna:

 Izan zaitez nonnai ta

 beti euskalduna!

 


inprimatu