Manuel Larramendi Aita'ri
Jose Bernardo Otaņo'k
1
Andoain'darrak esan didate
kantak jarri al banitza,
Aspaldiyontan zu ikuzteko
Desiatuak gabiltza.
Nik ere sayatuko naizela
Baietz eman diet itza,
Esplikatzeko nolakua zan
Larramendi'ren bizitza.
II
Erriyorretan baserri noble
Garagorri deritzana,
Orain berreun urte bezela
Larramendi jayo zana.
Eta Domingo ta Manuela
Zituen aita eta ama,
Aziya zuten bildur aundiyan
Jaungoiko onaren gana.
III
Manueltxo au jayo izan zan
Negubaren biyotzian,
Abenduaren ogei eta bost
Iritxitako goizian.
Milla zeireun eta irurogei
ta zazpigarren urtian,
Zer "aleluya" igaroko zan
guraso oyen tartian.
IV
Mutil koxkorra ain zan ernaya
Nor ark bezela itz egin,
Guraso onak promes berri bat
orduan zioten egin;
Lendabiziko pensatu zuten
Eskolatzia Ernani'n
Aundiyagora gero juateko
Pixka bat argitu zedin.
V
Ikusirikan guztiz azkarra
Berriz zitzayen gogora,
Obia zala ateratzia
Ernanitikan kanpora;
Guraso oyek pensatu zuten
Pasatutzia Billbaora
Jesus onaren Biyotz santuko
Osaba baten ondora.
VI
Ain zan leguna eta liraņa
Larramendi'ren graziya,
Esaten zuten kia bezela
Zala munduko biziya;
Lagun arte ta erromeriyan
Zegoen alde bat utziya,
Jabe onari entregatua
Bere izate guziya.
VII
Mendi altuen gaņetaraņo
Jakinduriyaz aziya,
Mundu ontako izate dana
Zeukan alde bat utziya;
Oso gaztetik eskatu zuen
Erretiroko jantziya,
Artian amazazpi urtera
Etzegoen iritxiya.
VIII
Larramendi an sartu izan zan
Jesus'en Biyotz maitian,
Milla seireun eta irurogei
T'irugarrengo urtian;
Eta seigarren eguna berriz
Zan Azaruko illian,
Emengo ponpak oso utzita
Umildadeko bidian.
(Jarraitzeko)