inprimatu
Gure atariko pagoa
Izenburua:
Gure atariko pagoa
Sinadura:
Otamendi, Luis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otamendi, Luis

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
428.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure atariko pagoa

 

Otamendi, Luis

 

 -1-

 

 Gauden urtean, ilbeltzarekin,

 eguna ogei ta laua,

 aiziak bazter askotan kalte

 gaitzak egindako gaua.

 Besteak beste zirala, bota

 gure atariko pagua,

 bere itzalean amaika jende

 pozik edukitakua.

 

 -2-

 

 Erori zera, txoritxo polit

 abeslarien ametsa,

 azkenerako gaillendu zaizu

 aize biurri, traketsa.

 Ainbat urtian zu izan zera

 gure etxean babesa.

 zure utsuna ondo betetzen

 ez dago orain erreza.

 

 -3-

 

 Zure ezkurrak jaten zituzten

 pozikan txanka muxarrak,

 eta goizean egun sentian

 kantari txori goiztarrak;

 amaika prizti klase eduki

 dute or zure adarrak,

 eta azkenean botea zaitu

 egoaizearen indarrak.

 

 -4-

 

 Uda-partean zure itzalez

 pasatzen gendun berua,

 eta neguan zure babexez

 aizetan azer girua!

 Erori zera, agur betiko,

 gure atariko pagua,

 zuretzat ez da ederra izan

 noski, aurtengo negua.

 

 -5-

 

 Zure babesez jolasten giņan

 gu neska eta mutiko,

 zu ziņan aizearentzat babes,

 itzala eguzkiankilo.

 Gure atarian zutik zeundela

 lareun urte ta geio,

 erori zera gure pagua,

 etzera berriz jeikiko.

 

 -6-

 

 Indagarate pago aundia,

 zenduen zure izena,

 inguruetan izan danikan

 arbolarikan latzena.

 Zu erorita ikusteakin

 nik artutzen dedan pena,

 bildurgarrizko egoaizeak

 emana dizu azkena.

 

 -7-

 

 Zue gaiņean zein pozikan gu

 oi izan giņan jolastu,

 egualdi onez, zure adarretan,

 txoriak alai abestu.

 Eta ekaitza zetorrenean

 zure ostropean babestu,

 baiņa aurreruntz zugan iņortxok

 gordelekurikan ez du.

 

 -8-

 

 Zure gerriak neurtzen zituen

 kana bi ta erdi pasiak,

 eta zer zidan zure adarrak?

 lodiak eta luziak.

 Zu botatziaz arriturikan

 esaten dute guziak,

 ikusten ez dan gauza da baiņa

 ba-du indarra aiziak.

 

 -9-

 

 Ume nintzala, amak laguntzen

 zidan zure itzalera,

 jolasten nintzan, nere senide

 kuttun danekin batera.

 Zure frutuak janaz gu antxe

 Adan da Ebaren antzera,

 amaika une eder ta goxo

 azpian pasiak gera.

 

 -10-

 

 Erori zera; lur-jota zaude,

 akabo, pago gaxua!

 zure adarretan abestutzeko

 ain baizan toki goxua.

 Akordatzen naiz; pozez biotza,

 nintzalarikan aurtxua,

 zure gaiņetik kantatu nuen

 nere lenengo bertsua.

 

 -11-

 

 Amaika jende egonten baizan

 itzalean exerita,

 asko juan dira mundu ontatik

 zu or zutikan utzita.

 Oietako bat, zu ainbat maite

 izan ziņun gure aita,

 zerutik negar egingo zuen

 zu erortzen ikusita.

 

 -12-

 

 Ainbat urtian zu izan zera

 aizeagatik nagusi,

 eta azkenian aize zakarrak

 erdi-erditikan autsi.

 Orain orrela ikusitzean

 ez naiz naigabetzen gutxi,

 arbol maitia, etzenduen zuk

 azken txar ori merezi.

 


inprimatu